07. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Barriola Abelino »  Aldiz, aldiz »  07. Irudia

VII. IRUDIA



LEHENGOAK, LEONTXIO ETA LIBORIO



Leontxio (Atean agertu orduko luzatuko dio Eujeniori eskutitza) To eskutitza.

Eujenio Hago isilik.

Leontxio To, eta eraman iezaiok berehala, ia eguerdia duk eta.

Eujenio (Hasiko da zapata zahar bat mailuz joka ahopean esanaz.) Hilko haut, hilko haut!...

Kristobal Zer duzu hori?

Eujenio Zera, beste kontu bat... orain berehala eraman behar dudana... Honek egiten dizkit denak eta...

Kristobal Liburuak eramateko bai al duzu tenedorea?

Eujenio Baita kutxarea ere. (Hori esaterako altxa eta joango da atze aldera Leontxiori ukabilazo bat emateko asmoan.)

Leontxio Jo eta huts...! bule!

Kristobal Azkar etorri hori eramanda; zain egongo naiz.

Eujenio Bai jauna. (Ez naiz etorriko zazpi orduan) (Leontxiori.) Hilko haut!

Liborio (Sartuko da eskuan erratza eta beste zerbait gauzarekin.) Etxekoandrearen zapatak.

Eujenio Hi ere hemen al haiz?... Har itzak; hor zaudek.

Liborio Egun on. (Hartuko ditu zapatak eta irtengo da berehala.) (Bitarte honetan Leontxio, Eujenioren ondoren joanda dago ate ondoan keinuka hura txuliatu nahian. Ikusiko du Kristobalek eta altxatuko da jakin nahian zeini egiten dizkion eta orduan sartuko da hura.)

Kristobal Norekin ari da hori hor?





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org