 |
|
 |
 |
Bigarren Agerraldia
Lehengoak eta Karmentxo |
Karmen Aita, berorren gela ilunpean eduki dugu, eta prexko-prexko dago; bihoa, bihoa ikustera.
Kleto Eta paretetan ez al daude eltxoak prexko-prexko ni joan zain?
Karmen Ezta bat ere. Luisa eta ni ibili gara denean begira, eta ez dugu bat ere aurkitu.
Kleto Bart bazen bada. Kontzertua nire kontura han jo du.
Karmen Ez dauka bada granorik. Egin lezake lo patxadan.
Kleto Beldur naiz bada, eta gainera gaur.
Eulali Gizona, egun batekoa botako ahal duzu lo egin gabe. Gauean egingo duzu nahikoa.
Kleto Nik? Bart bezala. Ez dut ordubeteko lorik egin. Beroarekin ito beharrean ez naiz bueltaka gelditu ordu biak arte, eta orduan, lehen esandako eltxoa hasi da bueltaka eta ez da gelditu... goizeko zazpiak arte... uuu... uuu... uuu! egin ezazu lo!
Karmen Nik uste dut horrenbeste aitatuaz dei egiten diola eltxoari.
Kleto Bai, bakarrik nengoen eta konpainia izatearren... Eta hemen daukadan arkakuso honi ere bai (gerria joaz) a zikina! a zikina! (Joaten da ezkerretako gelara.)
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |