12. agerraldia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Barriola Abelino »  Gai dagoenaren indarra »  12. agerraldia

Hamabigarren Agerraldia

Andre Eulali eta Serapio


Serapio Arratsalde on, izeba! eta Karmentxo?

Eulali Oheratu egin da. Buruko min pixka bat etorri zaio.

Serapio Baina gauerako sendatuko al da? Antzokiko txartelak hartu ditut.

Eulali Alferrik dituzu; gaur ez goaz.

Serapio Nola? Osabak galarazi al dio?

Eulali Bai, halaxe da, bada. Eta ez gaur joatea bakarrik, baizik aurrera ere zurekin ibiltzea.

Serapio Izeba, zergatik?

Eulali Ez dakit. Baina zeuon arteko zer edo zer sumatu ote duen uste dut.

Serapio (susmoak minduta) Izeba, ulertzen dut. Uste dute ni hemen nabilela Karmentxorengatik, baina gaizki pentsatzen dute.

Eulali Nik ez.

Serapio Bai, bai, denek, denek.

Eulali (berez) Bestea bezala repetizioarekin.

Serapio Ez da, bada, egia; ez eta ez.

Eulali Begira, Serapio...

Serapio Osaba non da? Hari ere esan behar diot.

Eulali Etxean ez da; baina entzun iezadazu. Zuk Karmentxok bezala dirua ez izan arren, ez dut nik hain gaizki aurkitzen zuen elkarganako maitasuna.

Serapio Baina ezer ez badugu!

Eulali Ondo da. Ezer bada edo ez bada, hor konpon zuek; baina Serapio, aita zure alde jartzeko, zentzun gabeko gauza batzuk utzi behar dituzu. Konturatu da eskurik behin ere ez diozula ematen, ez duzula ezer ukitu nahi, badirudiela etxe honetan beldurrez zaudela.

Serapio Eta hori zer?

Eulali Bere alaba ez diola hark emango, txorakeria eta zentzun gabeko gauzez beteko duenari, eta arrazoi du! Nahikoa da mundu honetan gaiztoen eta gaitzen beldurrez bizitzea, geuronen buruari lan gehiago sortu gabe.

Serapio Baina, izeba, nik hori guztiei egiten diet. Gaitz txar horri nola alde egin erakusteagatik.

Eulali Bada, bada, bada.

Serapio Gainera... Nik nahi dudana egingo dut, osabari baimenik eskatu gabe. Neure buruaren jabe naiz. Osabari hitz egin nahi diot.

Eulali Ezer ez duzula esateko, e?

Serapio Bai bada... bai bada...

Eulali Bai bada.

Serapio Bai bada.

Eulali (Une batean itxoin eta) Zatoz, bada, bostetan. Txokolatea hartzen aurkituko duzu.

Serapio Laster arte.





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org