1 08 agerraldia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Barriola Abelino »  Goi argi »  1 08 agerraldia

Zortzigarren Agerraldia
Enrike eta Antonio
Enrike Aita, presarik ez baduzu, eseri zaitez. Hitz egin nahi dizut.

Antonio Emakume gaiaz?

Enrike Ez lan gaiaz.

Antonio Lan kontu eta hik, harritzekoa duk; entzun dezagun.

Enrike Ezagutzen al duzu Jauregiren etxea, burdina tratuan aritzen denarena?

Antonio Etxea eta bera. Hori Elorriokoa duk berez. Faustinoren oso laguna.

Enrike Bada, utzi egin nahi du. Aberastu da nonbait.

Antonio Nor hartua izango duk. Aberatsa zagok bai, seme-alabarik ez dik, emaztea gaixo xamarra, eta alde egin nahiko dik.

Enrike Baliteke. Berrogei mila duroan saldu nahi du.

Antonio (Barrez). Eta hik hartu nahi al duk?

Enrike Nik ez, Pedrok.

Antonio (Altxatuaz) Harentzat baduk, alferrik ari haiz.

Enrike Zergatik?

Antonio Harentzat ardit bat emango ez dudalako. Alaba eramatea nahikoa ez duela, orain nire diruak nahi al ditik?

Enrike Nola hartuko du, bada, bestela?

Antonio Nahi duen bezala, nire diruekin ez.

Enrike Begira, aita; utz dezagun orain alde batera dirua, eta ikus dezagun egoki den ala ez hartzea.

Antonio Hik gauza horietan hitzik ez dakik.

Enrike Askorik ez, egia, baina...

Antonio Alferrik ari haiz, nik ez zioat nire suhiari ezer emango.

Enrike Betikoa... Eta niri bai... Dena... Eta nire arrebaren senarrari ezer ez.

Antonio Hi haiz nire izena daramana, nire ondorengoa.

Enrike Hark ere nire izen bera darama.

Antonio Hago isilik, alferrik ari haiz.






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org