1 10 agerraldia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Barriola Abelino »  Goi argi »  1 10 agerraldia

Hamargarren Agerraldia
Lehengoak, Antonio, Enrike eta Pedro
Antonio (Gelatik Enrikerekin atereaz) Goazen, Faustino. (Enrike Maritxugana)

Pedro Egun on, denoi.

Denok Egun on.

Pedro Egun on, ama.

Josefina Egun on, Pedro.

Antonio (Joan nahian) Goazen, goazen.

Pedro Esan al diok?

Enrike Bai.

Pedro Eta?

Enrike Alferrik.

Pedro (Antonio geldituaz) Aita, hitz egin nahi nizuke.

Antonio Orain ez; banoak.

Pedro Joango zara; nik ere berehala joan behar dut. Elkarrekin joango gara.

Antonio Orduan bidean hitz egingo diagu.

Pedro Bidean ez. (Lehor)

Maritxu (Osabari) Goazen gu, hitz egin beharra dute eta.

Faustino Goazen, bada. Antonio, geldi hadi, gu bagoazak.

Antonio Ez, ez.

Faustino Geldi hadi, mutil. (Denok irten)






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org