|
Abelino Barriola. Lagun txar bat
III
Lehengoak, Tutulux, Koipe, lanperna saltzailea, ereslariak eta ondoren gizon eta emakumeak.
(Tutulux da ikaragarrizko gizena. Donostian Manix zen antzekoa. Koipe bakailao hezurra. Denok abestuaz ereslariek jotzen duten doinuan.
Erotu arte
eldu eta saltsan
ibilduko gera
gaur denok dantzan.
Zar eta gazte
neska eta mutil
aberats, beartsu
egiņik naspil.
|
TUTULUX Mozo, makarroso, un upel de sidra!
KOIPE Y otro upel de cerveza .
MUTILA Hona hemen ni! zer doa?
LANPERNA SALTZAILEA ( atze aldetik oihuka ) Lan... pernak!
TUTULUX Zer jango dugu gaur?
KOIPE Oraindik goiza duk.
LANPERNA SALTZAILEA ( Tutuluxen aurrean ) Lan... pernak!... Gaztetxoak, lanpernak.
TUTULUX Noizkoak dituzu? joan den urtekoak?
LANPERNA SALTZAILEA Ez horixe! frexko-frexkoak, gaur goizean Igeldopean harrapatuak.
KOIPE Zaude isilik, zure lanpernak otarrean bertan botatzen dute kriya eta.
LANPERNA SALTZAILEA Kontxo! gizonaren ateraldia, ez zara ni adina bustitzen.
KOIPE Euriarekin?
LANPERNA SALTZAILEA Ur gaziarekin.
KOIPE Ezagun da bai, lepoan belarrietaraino daukazu kraka eta.
LANPERNA SALTZAILEA ( Bana emanaz ) Tira, tira... probatu ea onak dauden... lan... pernak! ( Boni eta lagunei ) gaztetxoak, nahi dituzue zuek ere?
TUTULUX Ederrak zaudek!... denak guretzat.
BONI Eta guretzat... parte gu ere.
KOIPE Bai horixe... baina gu ere bai gero horiekin dantzan. ( Karlota eta Mikelagatik )
TUTULUX Goazen hara, belarretara; han garbituko dugu otar guztia.
DENOK Goazen, goazen.
BONI Musika eta guzti.
TUTULUX Bai, bai, jo dezatela... jo dezatela...
KOIPE Tutulux, heldu otarrari.
TUTULUX Altza, Koipe! eup!
( Sartutako eran joango dira ezkerretatik. Tutulux eta Koipe otarrarekin. Aurrena ereslariak joaz, eta ondoren denok abestuaz iskanbila handian )
DENOK ( Abestuaz ).
Lanpernak janaz
lapak ere bai
gaurko artsaldia
joango da alai.
Sagardo, zerbeza,
ardo ugari
sabela jartzagun
bero eta guri.
|
( Denak ezkutatutakoan )
KARLOTA Goazen gu ere.
PAKO Heldu, bada, besotik.
KARLOTA Aupa! goazen, Mikela.
BONI Zoazte, hau nirekin joango da.
|