 |
|
 |
 |
|
Hamabigarren Irudia
Lehengoak eta Karmentxo
Karmentxo (Sartu bizi eta botako dio oinetara lore-sorta esanaz) Zital handia!
Andre Anjela E!... Karmentxo...
Karmentxo Karmentxo, bai; zuri zorionak opatzera pozez zetorrena, eta atsekabez beterik oraintxe irtengo dena.
Andre Anjela Ez horixe! Zatoz hona.
Karmentxo Zertara? Maite ez nauela entzutera? Zuretzat dela jakitera? Ez!... Nahikoa entzun dut! (Pedro eseriko da begiratu gabe eta arretarik eman gabe Karmentxoren hitzei. Anjela ate aldera larri joango da, eta Karmentxo sartzeko ahaleginak egingo ditu)
Andre Anjela Ez duzu dena entzun.
Karmentxo Entzun ez dudana Xantik esan dit. Horrengatik, gaizkileen antzera, isilik sartu naiz. Ikusi nahi bainuen... sinistu ezin nuena...
Andre Anjela Xantik nire kaltez hitz egin dizu?
Karmentxo (Irteteko bihurtuaz). Horren kaltez...
Pedro Ba!
Andre Anjela (Gelditu nahian) Karmentxo!
Karmentxo (Atetik). Zoriontsu Anjela!... Besteri atsegin-gaia osten (Pedro erakutsiaz) diona zoriontsu izan ahal baliteke. (Ihes egingo du. Anjela alferrik dela ikusirik atearen ertzean geldituko da burua etzanda negarrez. Bitartean zapia jaisten da)
Bigarren egintzaren amaia
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |