3.06. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Barriola Abelino »  Maitasunak »  3.06. Irudia

Seigarren Irudia



Apaiz jauna eta Pedro





Pedro Hau bai dagoela errukitsua! Pozgiro ikusteagatik zernahi gauza egingo nuke.

Apaiz jauna Nork ez... Eta ez dakit zer agindu. Txit erraza da esatea ez larritzeko, eramapen handiarekin hartzeko; baina nola liteke... Hitz bat egundaino esanarazi ez duen emakumea, inorekin behin ere sartu ez dena, eta orain bat-batean, denen ahotan, berriketa eta mar-mar zorrotz guziak honetaz darabiltzatela... eta erru gabe! Gogorra da!

Pedro Nik uste dut, onena lukeela herri txiki honetatik irtetea.

Apaiz jauna Ez lirateke isilduko.

Pedro Baina berak ez lituzke entzungo orain nonahi bezala. Irteterik al dauka, begiratu ezkelak eta ahopeko marmarrak entzun gabe?

Apaiz jauna Badirudi lehenago goratzen beti aritzen zirenak orain nabarmenak dabiltzala. A! Paulita bat hor dabil goxo ez dela... “Emakume eta gizonak; gizon eta emakumeak, elkarganako grinaz josiak, beti berdin izan eta izango direla”. Horrela esaten dit ikusten nauen bakoitzean... Eta kalean hanka jarri orduko ikusten dut. Ez dakit etxeratzen ere ote den.

Pedro Irten dadila. Doala Donostiara edo erbestera. Parisera... Nik ere joan beharra badut eta elkarrekin joan gintezke.

Apaiz jauna Berriketari su gehiago emateko? Hizpide handiagoak jartzeko, zeuok elkarrekin?

Pedro Berriketei ez zaie jaramonik egiten. Ez gara haurrak. Bai Anjelak eta bai nik, inoren laguntza gabe badakigu ibiltzen, eta egin dugun edo egin genezakeenen azalpenik ez dugu inori zer emanik.

Apaiz jauna Ezta berriketako biderik jarri ere... Anjelak ez du hori egingo... Ez!... (Atzeneko hitz horiek esateko altxatuko da)







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org