 |
|
 |
 |
|
VI. Irudia
Braulio (bakarrik)
Braulio (Egongo da haserre Nikasio ezkutatu artean, eta bat-batean alaituko da eta egingo du barre txiki bat .) Barrena barrez eta aurpegi haserrea jarri behar! Zeresanengatik! Emango nuke biziaren erdia ezkontza hori egitearengatik, eta halaz guztiaz ere kopeta iluna jarri eta haserre agertu behar. Eta zergatik?… Arrebak esan zidanez geroztik Julian, alkatearen semeak, nire alabari begiratzen ziola, sartu zitzaidan bihotzean poz handi bat eta, zergatik ez dakidala, esaten dit beti isil-isilik ezkontza hori egingo dela. Gaurko nire meza berria ondo aterako balitz!… Gauza hauekin ahaztuta nengoen beste eskutitzaz. (Irekiko du) zeinena ote da? «Mateo Goibeltz» A! Nire lagunarena! Zer ote du?
«Adiskide maitea: Nik agindutako abeslaria ezin liteke joan gaur;… zergatik bihar goizean dugu… Elizjaia…» (Buruari eraginaz .) «…baina hitz ematen dizut horratuko dela zuen meza nagusiaren garairako. Zaude, bada, kezkarik gabe. Betiro zure adiskidea. – Mateo Goibeltz.»
Atzoko karta. Horrengatik esan dit niri Nikasiok bart etorri zela. Ondo dago. Esaten duenez laster hemen da eta nik nahi bezala aterako da dena. (Joko du mahai gainean dagoen zintzarria .)
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |