1.12. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Barriola Abelino »  Meza berria »  1.12. Irudia

XII. Irudia



Juliantxo eta Braulio





Braulio (Aterako da sonbreroa garbituaz eta besopean Gounod-en «Agur Maria» duela.) Goazen… Zu, gazte, zer izen duzu?

Juliantxo Nik? Juliantxo.

Braulio Juliantxo?

Juliantxo (Ai ama! zer esan dut!)

Braulio Nola ez zidan Mateok ezer esaten...

Juliantxo (A! Hau lasaitasuna!)

Braulio Beraz, Juliantxo, e?… Bestearen izena bera.

Juliantxo Zeinena?

Braulio Beste gazte batena… Nire isilik eskutitzak egiten dituena.

Juliantxo Bai, e?

Braulio Hemen daukat gaur goizean egin duena.

Juliantxo Gaur goizekoa? (Kontxo, horretarako eman al diot nik bi pezetakoa?)

Braulio Goazen…







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org