1.14. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Barriola Abelino »  Meza berria »  1.14. Irudia

XIV. Irudia



Nikasio, gero Txomin





Nikasio Bejondeizuela!! Han doaz, ez agur eta ez adio! Ezta eskerrik ere!! Zein ote dira horiek? Karnaba?… ja, ja, ja!… putrea esan bazuen. Jan du lukainka azal, soka eta guzti… ogia dena eta ardoa ia botila osoa. Garbitu ote du eztarria? Ume eder bat… bat ez ezik bi ere ikusiko ditu batean. Nagusi gizagaixoa!! Bere gaurko gutizia lukainka zuen eta… lukainka horrek jan dio (Entzungo da zintzarria.) Nor ote da? (Irekiko du atea eta sartuko da Txomin.) Zer habil, Txomin?

Txomin Organistari bere gelan ahaztu zaion paper baten bila.

Nikasio Zer paper?

Txomin Mezaren bukaeran jo behar duena, bazekiat nik zer.

Nikasio Nola doa meza?

Txomin Ederki, mutil; nik uste diat txit ederretsiko dela.

Nikasio Nahiko nikek, Txomin.

Txomin Hala izango duk… ea ikus ezak. Zoraturik zegoan bikarioa guri entzunik eta Dominus vobiscum esan beharrean Bejondeiala Braulio! esan dik.

Nikasio (Barrez .) Bapo!

Txomin Eta alkateak? Et incarnatus est abesterakoan, aldareari atzea emanaz belaunikatu duk… eta aguazilak bihurtu dik.

Nikasio Eta hi, Txomin, han aldago Julian, alkatearen semea?

Txomin Izan ere! Zertatik joan da hura? Oraintxe zihoaan abestera.

Nikasio Baina, ba al daki?

Txomin Hori galdetzen nian nik ere.

Nikasio Hoa azkar, ea zer egiten duen, baina ez iezaiok esan On Brauliori zein den.

Txomin (Braulioren gelan sartuaz .) Zer bada?

Nikasio Gero jakingo duk. (Txomin Braulioren gelan den bitartean jasoko ditu Nikasiok lehen Karnabarentzat ekarri dituen gauzak eta hura berriz agertzerako joango da sukaldeko atera eta handik esango dio .) Agur, Txomin

Txomin Agur, gero arte. (Atea irekitzen duenean, entzungo da eskailera aldetik Braulioren oihua .)

Braulio Nikasio! Nikasio!

Txomin (Txominek ikusiko du zein den eta sartuko da Nikasiori esatera .) Nikasio! Nagusiak deitzen dik.







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org