|
XVI. Irudia
Nikasio, Braulio eta Karnaba
Karnaba (Karnabak irekiko du atea eta sartuko da barrena geldituaz atzean .) Ai Maria!!
Braulio Nikasioren atzean gorde nahian eta honi bultzatuaz .) Nikasio bidal ezak hori…
Karnaba Egun on, etxekoak.
Nikasio Jauna, ni izutzen naiz.
Braulio Hago isilik… esan iezaiok ez nagoela.
Nikasio On Braulio ez dago etxean… ez… ez dago etxean. (Hitz horiek esan bitartean, berenganatuko da Karnaba oso geldirik eta txistu joaz jarriko da Nikasioren aurrean hanka zabalik, eta eskuan daukan makila igoko du besopera. Ikusirik Nikasiok makila, ikaraz beterik ihes egingo du deiadarka eta Braulio nola zegoen hari helduta, eroriko da lurrera geldituaz belauniko Karnabaren aurrean eta era honetan egongo da bigarren aldiz egun on esan artean.) Ai! ai! ai!… niri ez, niri ez…
Karnaba Egun on!
Braulio (Ez niretzat.)
Karnaba Egun on!
Braulio (Altxatuaz .) Bai zuri ere.
Karnaba Bazenuen ordu erantzuteko.
Braulio Zuk erantzun behar didazu. Zertara zatoz hona?
Karnaba Ja! ja! ja!… ni? ja! ja! ja!
Braulio Deabruren bat da hau.
Karnaba On Braulio, bi hitz egin behar ditugu.
Braulio Nik zurekin?… ezta bat ere. Zein zara zu?
Karnaba Ni Tarinaren aita.
Braulio Zer tarin eta zer txepetx. Zoaz nire etxetik.
Karnaba Nahi badut.
Braulio (Pixka bat gordinduaz .) Zein zara zu Elizan iskanbila hura jartzeko, nire meza berria hondatzeko, lukainka jateko eta etxe honetan lotsagabe sartzeko?
Karnaba Ixo, zergatik lotsagabea zu zara.
Braulio Zu.
Karnaba (Makila erakutsiaz .) Txist!
Braulio (Ernegatua.) Astoa!… bezain astoa!
Karnaba E!… Hori ere bai? (Itzul egingo du Brauliok armoniumaren atzetik ate aldera Karnaba ondotik duela; irekiko da atea eta sartuko da alkatea .)
Braulio Ai! ai! ai!… zaude geldi… zaude geldi!…
Karnaba Ni astoa, e? astinduko zaitut.
|