1.03. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Barriola Abelino »  Zorigaiztoko eguna »  1.03. Irudia

Hirugarren Irudia



Pantxo eta Luisita, Roke, Mis eta Neskamea





(Eresia hasten denean azaltzen dira “saltoka” bi gazte, eskuan arrantzarako aparejo polit bana dakartela. Pantxo eta Luisita dira, udarako erara jantziak, biak zuriz. Ondoren etorriko da Mis. Geroxeago azalduko da neskamea otar batekin. Misek deituko dio Rokeri, igoko da hau eskaileretan gora, emango diote otarra, eta Roke berearekin, jaitsiko da berriro. Orduan joango da Neskamea etorri bezala, eskuinetik .)

(Eresia) (berdin)

Biak

Pantxo , dontxella, txilibitu eta krabak
arrain bizkar pintarratuak, arrain politak
esker-eskuin tuk-tuk, gora arrain biziak
gaurko gure arrantzarekin, ja-jai! A zer afaria!

(Mis eskuinetik)

Luisita Pantxo!

Pantxo Luisita

Biak Tuk eta gora arrain politak

Luisita Pantxo

Pantxo Luisita

Biak Tuk-tuk, arrain politak

(Neskamea eskuinetik meriendarekin, deitzen dio Rokeri xextua emanaz)

Luisita Tuk eta gora, tuk eta gora

Pantxo Arrain politak ugari

Luisita Arrain politak, arrain politak

(Roke eskaileretatik Misek deitzean –behetik xextoaren bila-)

Pantxo Egin arte pila bi

Luisita Ugari

Pantxo Ugari

Biak Ugari

Luisita Tuk-tuk

Pantxo Tuk-tuk

Luisita Tuk-tuk

Pantxo Tuk-tuk

Biak Tuk-tuk

Txilibitu eta krabak, arrain politak
esker-eskuin, tuk-tuk
esker-eskuin, tuk-tuk
arrain politak, ugari

Pantxo Luisita

Luisita Pantxo

Pantxo Luisita

Luisita Pantxo

Biak

Pantxo, dontxella, txilibitu eta krabak
arrain bizkar pintarratuak, arrain politak
esker-eskuin, tuk-tuk, gora arrain biziak
gaurko gure arrantzarekin, a zer afaria!
Tuk eta gora, tuk, tuk, tuk
Tuk eta gora, tuk, tuk, tuk
Tuk-tuk, tuk-tuk, tuk-tuk
Tuk eta gora, tuk, tuk, tuk
Tuk-tuk, tuk-tuk.

(HIZKETA)

Pantxo Aspaldian nuen asmoa!

Luisita Bai nik ere! Pantxo, pozez zoratzen nago.

Pantxo Kosta zaigu, bada, baimena ateratzea, eta gaur dagoen itsasoarekin! Ez dakit nik zeren beldur ziren.

Luisita Ez dakit itsasoan mareatuko naizen, baina nire amaren jardunek mareatu naute.

Pantxo Gurasoen gauzak. Uste dute beti haur txikiak garela eta beren albotik joan behar ez dugula.

Luisita Gaur ez daramagu inor; bakarrik gaituzu!

Pantxo Hobe! Hau poza! Emango dizkizut lau musu.

Luisita Eta nik bi masaileko

Pantxo Eta nik hiru koxk.

Luisita Ui! Zaude isilik goseti.

Pantxo Zuregatik panpoxa.

Luisita Itsusi!

Pantxo Moņoņa! (Ia musu emanaz, Misek eztula egiten du, eta urrutiratzen dira)

Mis Ejem! ejem!

Pantxo Goazen. Iruditzen zait arrain guztiak gure zain daudela.

Luisita A zer arrantza! Harrapatuko ditut gutxienez, bi dozena dontzeila.

Pantxo Eta beste hainbeste kraba.

Luisita Eta lupia.

Pantxo Eta txipiroi (Lehenago bezala inguratuaz. Misek berriro eztula egiten du eta urrutiratzen dira).

Mis Ejem! ejem!

Luisita Goazen, Pantxo

Pantxo Goazen, Luisita (Eskailera behera joaten dira hirurak)

(Erroman eskaileretatik, Kastorrek soka bat botatzen dio)







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org