|
Bigarren Irudia
Mutilak, Gergorio eta Mikela
Gergorio (Eskuinetatik joango da Mutil batengana eta emango dizkio bi masaileko) Zer egiten duk hemen? To... To...
Mutil bat Ai... Ai... Ai... (negarrez)
Denak Bere aita! Bere aita! Goazemak...
Gergorio Negar egiten duk?... To, bada, berriz...
Mikela (ezkerretatik) Utz iezaiok haur gaixo horri.
Gergorio Nahi badut.
Mikela Gizona, bazakiat hirea dela, baina ez huen zer jorik Amorratu lotsagarri horren ondoren datozelako. Hura eta beste halako asko zatitu behar lituzkek.
Gergorio (berriz mutila buruan joaz) Hoa azkar hortik etxera!
Mikela A petrala! Besteren petrala!
Gergorio Hiri ere azkar egingo dinat beste hainbat.
Mikela Hobeko duk emakumeak eta haurrak joka hasi... A zer gizona hi!
Gergorio Mingaina kenduko dinat joaten ez bahaiz hortik agudo.
Mikela Hire beldurrak ez... ja... ja... ja!
Gergorio Barre gutxi niri... bestela...
Mikela Zer?
|