Zaldi baten bizitza


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Bilintx »  Zaldi baten bizitza

Bilintx



1860 urte inguruan ba omen zan Donostian zaldi zuri bat, zikiñetako karruari tiraka ibiltzen, zana. Makillazoak eta lana ugari, jatekoa berriz eskax, zaldia ezin pensa ala argalduta zegon..

Bilintxek bertsoak jarri zizkion. Bertso oyek bi modutara izendatu oi dira: Zaldi baten bizitza edo Zaldi zuriyarenak..

Illabete asko baño len, zaldia zearo zartuta ta gaixotuta zegola, lanerako balio etzula, ta tiroz il egin zuten..

Orduan, Bilintxek beste bi bertso jarri zizkan: Zaldiaren eriotza ta Obizdea..

Bilintxen bertsoai eskerrak, zaldi gizajo ori degu, Euskalerrian iñoiz izan dan zaldirik famatuena. (Ikusi:Manterola “Cancionero Vasco, 1.ª serie, Tomo I”).



ZALDI BATEN BIZITZA



1
Orra sei bertso kale-
garbitzalleari,
zeña bere izenez
dan Jose Mari:
erreza lezazkike
iru Ave Mari,
indarra etortzeko
zaldi zuriari,
animali ori
urriki zait neri,
falta du ugari
egoteko guri,
kartoyakin egiña
dala diruri.
2
Goizero bear diyo
eraso lanari,
zikiñak bildu arte
erri danari:
berriz ere obeto
bizi ez danari
nabarbenduko zaizka
ezurrak ugari:
ez naiz txantxaz ari
eta, Joxe Mari,
zaldi gaixoari
nai aña janari
eman zayozu, ea
jartzen dan lori.


3
Dago eskeletuen
itxurak arturik
diña jan ezak dauka
orrela galdurik;
¿nola ez da egongo
oso argaldurik,
irukitzen badute
askotan baraurik?
zaldi orri nik (1)
ez det esperorik
ezer ikusterik
ezurrak besterik,
ez du beintzat izango
odol golperik.
4
Lana sobra du bañan
janaria falta,
urrikigarria da
dakarren planta;
gaixoak ez lezake
luzaro aguanta,
flakiarekin ezin
mugitu du anka,
pentzu gutxi jan ta
kalean jiraka,
gaizki bizi da ta
indarrik ez daka,
ezin karriatu du
karro bat kaka.


5
Munduan ez liteke
zaldirik arkitu,
duenik orrek aña
pena sufritu;
biotzik gogorrena
lezake kupitu,
ez du zartzera txarra
gaixoak atxitu,
pausua nagitu,
ezin da mugitu,
zaldi orrek ditu
zazpi espiritu,
bestela bizirikan
ezin gelditu.
6
Gizagaixoaz danak
pena ar zazute,
baldin biotz biguñak
badituzute;
asi zan egunetik
eta orain arte,
serbitzua egin du
errian bastante,
igande ta aste
jayarekin naste
makiña bat urte
pasa dizkizute,
orain erretirua
merezi luke.


ZALDIAREN ERIOTZA




Indarra zekan arte
zikiña karrayo,
eragiten zioten
makiña bat sayo;
bañan miñez jarri da,
indarra juan zayo,
nekearen pagua
balaz eman zayo.


OBIZDEA




Azkenak emen daude
zaldi argal baten,
zeñak ez zuen iñoiz
pentzu on bat jaten;
gelditu zaizkan mami
puskak eramaten,
beliak lan askorik
apenas daukaten.


R.I.P. Amen

Doinuak

Zaldi Zuriyarena. Antonio Zabalak Oiartzungo Koxme Lizasori jasoa


Zaldi Zuriyarena. Antonio Zabalak Oiartzungo Ugaldetxoko Inazio Pikabeari jasoa


Zaldi Zuriyarena. Antonio Zabalak Azkoitiko Patxi Larrañagari jasoa


Zaldi Zuriyarena. J. A. Santesteban. Colección de Aires Vascongados. 18


Zaldi Zuriyarena. Antonio Zabalak Donostiako Aieteko Oriamendiko Segundo Kalonjeri jasoa




Ikusi:
“Colección de Aires Vascongados - J. J. Santesteban”, Donostia..

“Cancionero Vasco – J. Manterola, 1.ª serie, Tomo I, Enero de 1878”..

Bertso-papera: “Eibar - Imprenta de Pedro Orúe” (Bibliothéque Nationale, París. Eskuz jarrita oar txiki bat du: “Pris á Durango, 1891”..

“Poesía Euskara”, Biblioteca Selecta de Autores Vascongados, Tomo I, San Sebastián, 1896. 5/11: ezin du mugitu..

Bertso-papera: “Irun’en - Valverde alargunaren etxean - 1909” (Gregorio Mujika zanaren bertso-bilduma, Donostia)..

“Bilintx - Neurtitzak eta neurri gabeko itzak, 1911, Donostia’n, Martin, Mena y C.ª’ren etxean, Euskal-Esnalea’k argitara-arazia: Onek eta urrengo argitaraldi guztiak ere “R.I.P. Amen” ori ez dute..

“Cuaderno de Argentina”: Aita Donosti zanaren bertso bilduma, Lekaroz: 1/14: dela du iduri; 2/4: erri guziari; 2/7...: puntuak tokiz aldatuta; orrela: 9, 7, 8; 12: eman nai aña janari; 2/13: puntu au falta da; 2/14: ea jartzen den lodi; 3/13: ez beintzat izango (“du” gabe); 5/7: ez du zahartze txarra; 5/13: bertzela bizirikan - nola gelditu?; 6/5: asi sor egunetik; 7 ta 8: azkoneko bi bertso auek falta dira..

“El Día”, 1931-V-13..

Aitor Mezo, Lejona (Bere aita zanaren eskuz idatzitako bertso mordoxka): 5/10 ezin du mugitu. 7 ta 8: azkeneko bi bertso auek falta dira..

“Colección: de Ramón de Apaolaza, Hernani”: 1/5: erreza lezayozke; 1/10: erruki; 3/9: zaldi onetandik; 4/3: errukigarriya da; 6/6: eta oraindaño..

Bertso-papera: “Imp. R. Altuna - San Sebastián”: Obizdea, 7: beliak larri askorik. (Gregorio Mujika zanaren bertso-bilduma, Donostian)..

“Bertsolariya”, VIII, 1931: 5/10: ezin du mugitu..

“Bilintxen bertsuak, Makazaga’ren irarkolan, Errenderia”..

Fakundo Adurriaga “Besamotza”, Tolosa, eskuz idatzitako bertso mordoa: 4/7: flakezarekin ezin..

Juan Aguirre Gaztambide, Urdax, eskuz idatzitako bertso bilduma: 4/3: urrikalgarria da..

Estanislao Urruzola, Tolosa, eskuz idatzitako bertso mordoa: 1/10: erruki; 4/3: errukarria dauka; 8/: OBIRATZIA..

Argia-ren puska bat, VII, 1928, (Manuel Urreta, Tolosa)..

Argia-ren beste puska bat; noizkoa dan ez da ageri, (Segundo Aguirrezabala, Azpeitia)..

Argia-ren beste puska bat; irugarren ontan ere ez da ageri noizkoa dan. (M. Lekuona apaiz jauna). 5/2: (au falta da); 5/7: ez du zartzaro txarra; Zaldiaren eriotza ta Obizdea falta ditu..

“Euskal Erriko kanta zarrak, Tomo I”, Makazaga, Errenteri: 5/10: ezin du mugitu..

J. M. Etxaburu, Ondarroa, eskuz idatzitako bertso-mordoa: 3/13: ez du beintzat (“izango” gabe); 6/8: puntu au falta da; 7 ta 8: bi bertso auek falta dira..

“Gure Kanta zar jatorrenak, Librería Múgica, San Sebastián”: 5/10; ezin du mugitu..

“Milla Olerki Eder, A. Onaindia, 1954”: 1/10: erruki, 1/13: kartoiakin egiña diruri; ZALDIAREN ERIOTZA, OBIZDEA ta R.I.P. Amen, falta ditu..

“Euskal Kantak”, Donosti 1959: 5/10: ezin du mugitu..

“Euskal Kantak”, Bilbao, 1960: 5/10: ezin du mugitu.



Oharrak:

(1) Puntu au dagon bezela jarri degu, bañan, Manterolak berak dionez, motx dago ta, zaldi orreri nik izan bear luke.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org