 |
|
 |
 |
|
Bilintx
DOLORES’I (1)
¿Zein dan nai al zenuke
jakin, daguena
nere biyotz gaxuan
sartua barrena?
¿Bai? Banekiyen zala
naiko zenuena.
Beraz, jakin dezazun
alik lasterrena,
eskribitzera nua
D ta O aurrena,
L eta berriz O
eleren urrena (2)
R ta E ondoren,
S bat azkena:
orain letzen badezu
segiruan dena,
nere maite politak
orla du izena.
|
Ikusi:
Bilintxen eskuz idatziak..
“Colección de José Manterola”, 31’garren orria, eskuz idatzia..
“Cancionero Vasco - José Manterola 2.ª serie, Tomo I, abril de 1878”..
“Bilintx - Neurtitzak eta neurri gabeko itzak”, 1911, Donostia’n Martín, Mena y C.ª’ren etxean, Euskal-Esnalea’k argitara-arazia..
Bertsolariya, 1932..
“Bilintx’en bertsuak, Makazaga’ren irarkolan, Errenderi”..
(Iñork ez du aldaketarik)
Oharrak:
(1) Manterola’k ala dio bertso onengatik: “Encontrado entre los originales de Vilinch de su puño y letra”. (Colección de José Manterola). “Esta pequeña composición, que forma parte de las inéditas de Vilinch...” (Cancionero Vasco).
|
|
|
|
 |