 |
|
 |
 |
|
Bilintx
PENETAN DARAMAZKIT (1)
1
Penetan daramazkit
eguna ta gaba,
poz bat sentitu gabe
¡au suerte billaba!;
gosaritzat talua
eta bakallaba,
bazkaitan katillu bat
salda, ta sei baba;
amalau jango eta
bi sardina afaldu,
¿batek ez luke obe
sartzia soldadu?
|
2
Urrikigarriya da
nere izaera
goizero nai ta nai ez
juan biar lanera;
egarritutzen banaiz
ura eratera,
nik orla zer... (2)
nezake atera?
ezer kobratu ez ta
osasuna galdu,
¿ez det ondo egingo
sartzia soldadu?
|
3
Kontuz ibilli arren
eta juiziyuan,
iñor aberasten ez
da ofiziyuan;
¿ni lanakin ibilli
beti sesiyuan?
erremientak norbaiti
erdi preziyuan
edo kasik debalde
al banizka saldu,
biyartikan sartuko
nitzake soldadu.
|
4
Jaunak, ariyarazi
ez liteke itzez,
zein aspertua nagon
onela bizitzez;
beti negarrez eta
penetan ibiltzez,
jornal txikiyaren truk
lanian aritzez,
batek beti onela
bizi biar badu
ez du gaizki egingo
sartzia soldadu.
|
Ikusi:
“Colección de J. Manterola”, 36’garren orria, eskuz idatzia.
Oharrak:
(1) Manterola’k ala dio: “Entre los mismos originales se encuentran, en una cuartilla llena de enmiendas, estos versos; de escaso mérito y de un pesimismo desconsolador, creo que deben ser de los primeros ensayos de Vilinch, y dudo que se hayan publicado. (Izena “Penetan daramazkit”, besterik etzun ta gerok jarria da, lenengo puntutik artuta).
(2) Está completamente ininteligible la palabra que completa este verso. (Manterola’k).
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |