 |
|
 |
 |
|
Bilintx
KONFESORIAGANA
Konfesariagana
juan zan Marzelina
gero konfesa zedin
artzera dotrina,
baña guziz gorra zan
Marzelina ori,
etziyon kasik itzik
aditzen iñori;
apaizak beste gauza
batzuen urrena,
galdia egin ziyon:
¿zein da seigarrena?;
gaixuak nola zan ain
gorrera aundikoa,
galdetzen ziyolako
¿zein da Jaungoikoa?,
erresponditu ziyon
al zuen lenena:
da pentsatu liteken
gauzik ederrena.
|
Ikusi:
“Colección de J. Manterola”, 36’garren orria, eskuz idatzia.
|
|
|
|
 |