 |
|
 |
 |
|
|
Izazu nitzaz kupira!
|
|
Loriak udan intza bezela
maite det dama gazte bat,
ari ainbeste nai diyotanik
ez da munduan beste bat:
iñoiz edo bein pasatzen badet
ikusi gabe aste bat,
biyotz guztira banatutzen zait
alako gauza triste bat.
|
Neskatxa gazte pare gabia
apirilleko arrosa,
izarra bezin dizdizariya,
txoriya bezin airosa;
oraintxen baño gusto geiago
nik ezin nezake goza,
zori onian ikusten zaitut
nere biyotzak au poza!
|
|
Ez al didazu antzik ematen
nik zaitutala naiago,
ai! mariñelak gau illunian
izarra baño geiago,
nere onduan zauzkatalako
pozez zoraturik nago,
zu ikustiak alegratu nau
triste nenguen lenago.
|
Nere betiko pentsamentua,
nere konsolagarriya,
zu gabetanik ezin bizi naiz
esaten dizut egiya;
zu baziñake arbola eta
ni baldin banintz txoriya,
nik zu ziñaken arbol artantxen
egingo nuke kabiya.
|
|
|
|
|
|
 |