|
Jose Vizente Echagaray
Villancicos Euskaros
Cantados por navidad en el coro de la parroquia de San Vicente de la ciudad de San Sebastian, el año de 1814
Introduccion
1
Esna ari, Pratxubel,
ator, Antoniyo,
erotu dek nere ustez
gure Gregoriyo;
arestiyan pasa dek
ojuka mendiyan,
Jesusa jayo dala
Beleneko erriyan.
|
2
Guazen, jarrai zayogun
txabolak largata,
Manubel Inaziyo,
jo zak arrabeta;
salto, brinko eta dantza,
prime, kompañero,
deskansatuko gaituk
bueltakuan gero.
|
Zortziko
1
Jaungoiko zerukoa
gizon egiñikan
mundura etorri da
Mariyagandikan;
Beleneko ate zar
batzuben azpiyan
jayo da otzak ikaraz
gaurko gaberdiyan.
|
2
Guazen, para gaitean
lasterka bidean,
Jesus aur eder ura
arkitu artean;
orra izar argi bat
begiyen aurrean
jarriko gaitubena
Belengo lurrean.
|
3
Zeruko aingerubak
soñu ederrakin
jatxirik emen daude
beste guztiyakin;
au da billatzen degun
leku erogarriya,
ona Jesus, Jose ta
Birjiña Mariya.
|
4
Belaun eta begiyak
jarririk lurrean
biyotza jaso zagun
Jaunaren aurrean,
eskatubaz guztiyok
barka dizaigula,
eta bere doaia
betiko digula.
|
Estribillo
Manutxu itxi izu
mollan bitxiguba,
ez du antxi antxikan,
ene koitaduba,
erdu ona, Txomintxu,
erdu, neskatilla,
ariñ kaderak, txutxu,
Jesusaren billa.
|
Ikusi:
“Euskal-Erria”, IV, 1881, 283 orri-alde.
“Euskal-Erria”, 51, 1904, 578 orri-alde: “Introducción” edo sarreraren bigarren bertsoa falta du; Zortzikoaren 3/6: leku nai garriya; Estribilloa: ...ara non dan Txomintxu, - ara neskatilla,
arin saltoka, txutxu, - Jesus aren billa.
“Euskal-Erria”, 61, 1909, 577 orri-alde: Introducción: 1/7-8: Jesus jayo dala - Belengo erriyan; 2/2: txabolak lajata; Zortziko: 1/7: jayo ta otzak ikaraz.
|
|
|
 |