|
Jose Vizente Echagaray
Donostiyako gazteak Erregeen Gurtea edo adoraziyua,
beren egunaren bezpera gabean, milla zortzi eun
da emezortzi-garren urtean
Otsastetxoa
Izan arren munduban
ondasuna ugari,
enperadore, errege,
jaun eta agintari,
guztiya zor diogu
Jesus maiteari;
berari alabantzak,
graziyak berari.
|
Ona gaurko gabean
bertan ejenploa,
adoratu dezagun
gure Jaungoikoa,
birtuterik onena
umildadekoa,
iru errege magok
emanitakoa.
|
Zortzikoa
1
Iru errege datoz
Oriyentetikan,
Jaunak izar eder bat
lagun emanikan,
kriyaduz ta erregaloz
ondo beterikan,
Jesus adoratzera
biyotz guztitikan.
|
2
Irurok ipiñirik
belaunak lurrean
emen arkitzen gera
Jaunaren aurrean,
esperantzaz beteak
diyogun fedean
jarriko gaitubela
zeruko bidean.
|
3
“Zu zera, Jesus, gure
Erredentorea,
zurea da eskaintzen
dizudan urrea;
Zu zerade Meltxorren
Jaun eta jabea,
zurea da lurra ta
zeruba zurea.”
|
4
Alabantzaz beterik
zure izen santuba,
Gasparrek ofrezitzen
dizu intzensuba:
“Au da Arabiyako
arbolen frutuba,
aurtxo paregabea,
zuretzat bilduba.”
|
5
Baltasarrek eskaintzen
dizu, Jesus ona,
Ejiptoko arbolen
urik gozoena:
“Mirraren balsamua,
gure goiko Jauna,
borondatez beterik
dakart zuregana, ”
|
Euskaritxoa
Belenen argitu da
eguna gabean,
atozte ekustera
zeruba lurrean:
ona non aingerubak
dabiltzan aidean,
Jesus Mariyarekin
Joseren gañean.
|
Ikusi:
“Euskal-Erria”, IX, 1883, 565 orri-alde.
|