1833: Jesusen Jayotzari


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Etxagarai Jose Vicente »  1833: Jesusen Jayotzari

Jose Vizente Echagaray



1833





Donostiako Gazteak Jesusen Jayotzari 1833 garren

Urteko Onenzaro Gabean





Pastorela



1
Ernai, guztiok, ez da gaur lorik,
alegra bedi bakoitza,
atozte bada zelebratzera
Jesus onaren jayotza:
ager dezagun, aitor dezagun
alegre zorion poza,
soñuarekin jaso dezagun
Jaunarengana biotza.
2
Gaurko gaua da oroigarria
zeruan eta lurrean,
Aingeruakin daude gizonak
Jesus onaren oñean:
guazen gu ere ikus dezagun
portal azpian lurrean
Santu guzien zeruko Jauna
ukullu pobre batean.


Coro



Ez da orain sortua,
ez da aurtengoa,
baizik da lege zarra
denboretakoa,
agirando galdea
Onenzarokoa.


Zortzikoa



1
Beti umore ona
oi degu gazteak,
ez dakigu zer diran
pena naibageak:
eta gaur zorionez
beingoan beteak,
soñuakin kantari
naikera gureak.
2
Poza ezin gorderik
gaurko gauarekin
kristabaren izena
izan utsarekin:
Jesus, Maria, Jose
dirade gurekin,
adoratu ditzagun
biotz garbiakin.


3
Zeru eta lurraren
Jaun ta jabe dana,
digun amorioaz
egiñik gizona:
Ama Birjiñagandik
dator guregana,
Trinidade Santuko
bigarren persona.
4
Egiazkoa bada
gure eskarioa,
damutasun gurea
bada ziñezkoa,
zabalduko digute
bide zerukoa,
degun beren gloria
sekuletakoa.


Coro



Jesus Salbadorea,
Salbe zure ama,
eta aita-ordeko
zeruak emana.




IKUSI:

Kanta-papera, moldiztegiaren izenik gabea. (The New Library, Chicago.)

Kanta-paperaren atzean, eskuz idatzita, oar auek daude: Echegarai ta Donostian ... a 3 July 1856 Baroja.

“Euskal-Erria”, 43, 1900, 548 orri-alde: Pastorela: 1/6: agertu zorion poza; Coro bearrean Kantaridia dio. Zortzikoa: 1/4: Naigabeak. Onek esaten du kanta auek 1833-ngoak dirala, ta ola jarri degu.

Chicago-ko kanta-papera 1856 urtekoa da. Beraz, bearbada 1833-ngoak izango dira, bañan kanta-paperan 1856 urtean agertuko ziranak.

“Euskal-Erria”, 59, 1908, 586 orri-alde. Onek Pastorela-ren bi bertsoak bakarrik ditu, ta 1853 -garren urtean kantatu zirala dio.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org