1850: Errege bezpera gauean


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Etxagarai Jose Vicente »  1850: Errege bezpera gauean

Jose Vizente Echagaray



1850





Donostiako Gazteak

1850 Garren Urteko Errege

Bezpera Gauean





Martxa, Edo Ibil Berdiña



Iru errege Orientetik
datoz Belengo bidean,
zeruko izar argi ederra
lagun dutela aurrean:
berak emanik argitasuna
Mesias jayo danean,
berealaxe sinistu dute
biotz osotik fedean.
Errege obek eman digute
ejenplo ona gaur bertan,
nola agertu, zer moduz egon,
Jesus onaren oñetan:
eskatzen beti biotz barrendik
gogoz ordu guztietan,
gorde gaitzala bere grazian
bizi geran egunetan.


Pastorela, Edo Artzai-Kanta



Pozez, kontentuz,
naikeran, eta
guztiz umore onean,
egondu giñan
etxe onetan
Onenzaroko gauean:
gaur ere berriz
onera gatoz
adiskide on legean,
zelebratzera
Errege eguna
bezperatikan pakean.
Jakin dezaten
gure esker ona
beti izan dala egia,
adi bezate arretarekin,
zabal bezate begia:
ikus dezaten
gure egin naya
berontzat dala aundia
soñua, kanta,
jayotz-lekua,
guztia degu berria.


Zortzikoa



1
Etxekoai gau onak
emanik aurrena,
zelebratzera gatoz
Errege-eguna:
berak bezela degu
izarra laguna,
adoratu dezagun
gure Jesus ona.
2
Jai ona bezperatik
degu gaur gazteak,
batzuek soñuakin,
kantari besteak:
ontarako gurekin
datoz Erregeak
lendanaz aitortuaz
beron bondadeak.


3
Errege santu obek
Orientekoak,
izan arren lenago
mago legekoak:
sinistatu dituzte
obra on gaurkoak
argiturik beingoan
izar zerukoak.
4
Beren umiltasunak
digu erakutsi
gloria zerukoa
nola erabazi:
gaurdandikan ikasten
bear degu asi,
eta oitu bezela
ez geroko utzi.


Koroa



Beron agirandoaz
Onenzaroetan
oroituko gerade
gure egunetan:
orduan etorria
ez gaude damutan,
ageri dan bezela
oraiñ emen bertan.


IKUSI:

Kanta-papera: “Donostian. Ignacio Ramon Baroja-ren moldizteguian”. (Bonaparte-ren bertso-bilduma: The New Library, Chicago.)

“Euskal-Erria”, XIV, 1886, 38 orri-alde.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org