 |
|
 |
 |
|
Fermin Imaz
|
Italiyako Lur-Ikararen Bertsuak
|
1
Biyotzetikan eskatzen diyot,
nere Jaungoiko santua,
konbeni bada argitu bezat
dedan entendimentua,
bertso batzuek ateratzeko
artu det pentsamentua,
gusto duenak jakin dezala
Italiyako kontua.
|
2
Milla bederatzi egun eta
zortzigarrengo urtian,
terremotuak izandu dira
Italiyako partian,
nola baitiran gauza tristiak
pentsatzen jarri gaitian,
gutxiyeneko berregun milla
geratu dira lurpian.
|
3
Oriyek dira deskalabruak
Mesina-n izan dirana;
akordatuta badakizute
pena artutzen derana,
aur koitaruak negarrez berriz
faltarik aita ta ama,
nola eztegu errukirikan
izango oriyengana?
|
4
Famili asko izango dira
artutakuak umetzat,
berak egiņa balu bezela
alaba edo semetzat,
nayago nuke neronek ere
bat baldin banuke neetzat,
biyotzetikan artzia maite
obia dala deritzat.
|
5
Erregiņak aur txiki baten
negar-soņua sentitu,
nola dan bera familikua
omen zitzayon kupitu,
posible etzala ala uztia
da laguntzera abitu,
medallak eta gauza geyago
oraindik merezi ditu.
|
6
Trantze artatik libratu eta
artu zunian besuan,
iru-lau musu eman zizkiyon
bere kariņo osuan,
erdi negarrez zeguelako
paraje peligrosuan,
oinbeste nola egingo ziyon
maite izan ezpazuan?
|
7
Amairu segunduan zirala
oinbeste anima akabo,
Jainkuak daki nola libratu
egingo zituzten gero,
alako lanik pasako zanik
iņork etzuen espero,
penagarrizko kontuak dira
pentsatzen jarri ezkero.
|
8
Naziyo orri kastigu asko
emamik dauzka bolkanak,
oraindik oso gutxi fiyatu
oinbeste indar daukanak,
lur azpitikan atera eziņik
an izandu diran lanak,
zer kontatua edukiko du
bizirik geratu danak.
|
9
Lenago txarra izandu dana
gerta liteke ondua,
oraingo ontan lenago ezik
puska ederra du kendua,
Jaungoikuaren kastigu batez
izango zan agindua,
modu orretan baldin baguaz
laister akabo mundua.
|
10
Istillu txarra jakina zegon
ori pasatu zanian,
asko lotan da beste batzuek
ariko ziran lanian,
orra okerrak nundik datozen
usterik gutxiyenian,
onuzkero orrek ala biarko du
Jainkuaren izenian.
|
11
Paperetikan jakindu nuen
nola baitzegon jarriya,
dana galdua dala Mesina
deritzen zayon erriya,
asko galduta bestiak berriz
ezin bizirik larriya,
uste det ori izango dala
egun gogoangarriya.
|
12
Ori pentsatzen jarri ta malkoz
betetzen zaizkit begiyak,
sinistatutzen ditut nik danak
zergatik diran egiyak,
bai emen dira beti su ta gar
egoten diran mendiyak,
bestela nola pasa litezke
orren desgrazi aundiyak?
|
13
Oyen guziyen errege jaunak
aitu zunian gauz ori,
berebiziko negar-malkuak
omen zitzaizkan ixuri,
ziertorikan eztakit baņo
gauzak alaxen diruri,
bildurrak gaude orrelakon bat
pasako ote zagun guri.
|
14
Bolkan gaiztoak nere ustian
izan biar du indarra,
bere reinuan utzi du beintzat
beti betiko negarra;
eriyak berriz min dutelako
egiten dute diarra,
tristia ez al da kulparik gabe
penatzen egon biarra?
|
15
Emengotarrak ondo dakigu
zer diran ango kasuak,
ezin dunari lagundutzeko
zabalduizkagun besuak
Fermin Imaz-ek atera ditu
konbeni diran bertsuak
gogongarritzat artu ditzaten
letzen daudela batzuak.
|
IKUSI:
Bertso-papera: Imp. R. Altuna. San Sebastián. (Manuel Urreta zana, Tolosa).
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |