Zegama-ko Eriotza


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Imaz Fermin »  Zegama-ko Eriotza

Fermin Imaz

Zegama-ko Eriotza



1924

1924 urteko Kandelario egun-goizean, 30 urteko baserritar bat San Juan ballaratik Zegama-ko Juzgadura etorri zan, esanaz beyak izutu ta gurdiak azpian artuta bere aita illa zala.

Ekarri zuten gorputza. Erriko medikuak gorputz ori aztertzen asi zan ta susmo txarra artu zuan. Buruan zeuzkan zauriak etzuten ematen gurdiak egiñak ziranik. Autopsia egin ta orduan garbi agertu zan gurdiak ez baña norbaitek illa zala.

Asi zitzaizkan semeari poliki-poliki galdeerak egiten ta aitortu zuan bere okerra:

Aita ta bera asarre xamar zebiltzala alkarrekin, ta aita iltzeko asmoa artu zuala azkenean;
Kandelario egun ortan aita mendira abiatu zala bere bei, gurdi ta guzti; bera, ordea, aurrea artu ta zai-zai zegola bide bazterrean izkutatuta; aita allegatzean aizkoraren ipurdiaz iru aldiz jo ta il egin zuala; gero gurdiaren aitzeki egin nai izan zuala...

Preso artu zuten noski, bañan iñor konturatu gabe bere burua il nai izan zuan labana sabeletik sartuaz.

Azpeitiko Hospitalera jaso zuten.

Andik aurrerako berririk ez dakigu (8)


(8) “El Pueblo Vasco”, “La Voz de Guipúzcoa”, 1924/II









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org