Bertso Berriyak: Bizi geranai esplikaziyo


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Imaz Fermin »  Bertso Berriyak: Bizi geranai esplikaziyo

Fermin Imaz

Bertso Berriyak

Fermin Imaz Donostiarrak
Jarriyak



1
Bizi geranai esplikaziyo
on bat nai det egitia,
komeni bada lagun zadazu,
zeruko Aita maitia,
mundu ontako pekataritzaz
arren akorda zaitia,
gure animik ezta komeni
diabruantzat juatia.
2
Penitentziya seguru degu
ezpagerade obiak,
nola gabiltzan ederki daki
zeru ta lurren jabiak,
esaten asko ikusten ditut
baliyo eztula fediak,
ai, Satanasen laguntzalliak,
Jaunaren bildur gabiak.


3
Desanparorik eztu merezi
gure Jesukristo Jaunak,
ordenak zuzen kunpli ditzagun
Berak eman zizkigunak,
ezkaitezela beņere izan
etsai gaiztuan lagunak,
konfesatzera saya gindezke
pekaturikan degunak.
4
Iru edo lau onak badira
egun bagaude zabarrak,
nola eztitu demoniņuak
orla artuko indarrak?
bildurrik gabe egin ditzagun
guk geren egin biarrak,
sasoi onena juan da gero
alperrik dira negarrak.


5
Diszipuluak jarriyak dauzka
eta ondo konfesatu,
ayen aurrera gu juatia
ezkaitezela lotsatu,
obia al da diabruaren
odolarekin kutsatu?
edozein moduz libre gerala
eztezagula pentsatu.
6
Azkar gabiltzan estuasuna
etorri baņan lenago,
ai gure Jesus maitagarriya
arturik Bera anparo,
ori egiten ezpadegu guk
salbaziyorik eztago,
bein infernuan sartu ezkero
gure animak akabo.


7
Jesus onari egin ziyoten
judu gaiztuak elduta
bost milla azote eta geyago
pillare bati lotuta,
alare iltzeko konforme zegon
ainbeste kolpe artuta,
gure animik izan etzedin
infernurako galduta.
8
Jende geyena jarriya dago
elizetara ez juten,
zeregatikan fede santurik
sinistatutzen eztuten,
lengo batian egondua naiz
sermolariyai entzuten,
esaten zuan gurutzian Jesus
nola gugatik il zuten.


9
Kristau maitiak, segi dezagun
relijiyoko bidian,
errezo onak egiņaz beti
egunez eta gaubian,
Jesusengana makur gaitian
guztizko umildadian,
Ura eztago ona danari
kastigatzeko idian.
10
Gaiztakeriyak utzi ditzagun
guziyok onera bildu,
Salbatzallia kulparik gabe
gure pekatuak il du,
Judas falsoan kalabozora
kontu ezkaiten amildu,
pekatariyak obia degu
Jesusengana umildu.


11
Aitzen ditudan kontu askokin
biotza eiten zat partitu,
kristau fedetsuk baldin bagera
kontzientziya garbitu,
gure animik ezteriyela
etsayen mende arkitu,
Jesus onari erregutuaz,
fakultadiak Ark ditu.
12
Naigabe-pena izugarriyak
eman zizkaten Jesusi,
ori bakarrik asko eztala
gero gurutzian josi,
kulpik gabeko Salbatzalliai
oinbeste sufritu-azi,
gaiztuak geran partetikan, guk
zer ote degu merezi?


13
Nere kristauak, erakusten det
zer ein biar dan aurrena,
lendabiziko esamiņa on bat
konfesiyua urrena,
aber sikiera sendatzen degun
gure anima errena,
eiten ez duna an juango da
infernuaren barrena.
14
Gure munduko bizimodua
luzia eta laburra,
orra nun da noiz il biar degun
ezta asmatzen samurra,
anima nunbait ibilliko da,
korputzarentzako lurra,
zer estadutan juan biar dedan
nik dadukaten bildurra.


15
Gure anima eraman nai du
infernun dagon juduak,
baņan uste det errenditzia
pekatariyen buruak,
bere ondora juateko al bada
egin ditzagun moduak,
pobre ta aberats igual gerade,
eztu baliyo diruak.


IKUSI:
Bertso-papera, moldiztegiaren izen gabekoa. (Jose Antonio Berrondo, Erdiko-etxea, Errenteri).

Bertso-papera: “Elustondo - Zarauz”, Azpeitiko Segundo Aguirrezabalaga-k emana.

Paper au Fermin Imaz il da gerokoa da; ori oso garbi dago. Beraz ezin jakingo degu zeņek bertso auek an da emen ikutu ta aldatu ditun; bearbada Imaz-ek berak ikutuko zitun il baņo len, bearbada beste batek Imaz il da gero. Orregatik lenengo paperatik aldatu ditugu bertsoak onera, ta bigarrengo ontan toki auek aldatuak daude:

Izena: GURE ANIMEN GAŅIAN JARRIYAK. (Ez du Imaz-en izenik ipintzen.)

1/3: onetan bada; 3/1: Esker gaiztorik; 8/1: Jesus onari eman zizkoten:

9/1: Jende geyena jarriya dago
gaur elizetara juten
zeregatikan fede santuan
oyek sinistutzen duten...


Ta beste iru bertso ditu: 5 ta 6-garrenaren tartean:

Desgraziarik aundiena da
anima kondenatzia
Jesus maitiaz irabaziya
nork bere faltaz galtzia
uste ez dala etorriko da
eriotzako tranizia
konbeni zaigu ditxa eder au
ondo aprobetxatzia.


10 ta 11-garrenaren tartean:

Kendu ditzagun etsai gaiztuen
sariak eta katiak,
gure gaņera erori gabe
negargarrizko kaltiak
Jaungoikuaren neurri justuak
iya daudela betiak
ta eztubela baljyo Arri
gezurrak eramatiak.


Ta azkena beste au:

Mundu onetan egiņ biagu
guztiyok penitentziya
beste munduan glori ontasunez
nai badegu abundantziya
gero damurik eztegu izango
lurrian ondo biziya
Jesus maitiak eman deigula
orretarako graziya.










     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org