 |
|
 |
 |
|
Aita Larroka
ONDO KOMULGATZEKO
EJERTZIZIOA
Gauza jakina da, konfesatzen den guztian ez dela prezisoa komulgatzea, eta kristaurik onenak askotan gelditzen direla komulgatu gabe.
Benik behin, konfesio jenerala egiten denetan, bi edo hiru konfesa alditan ez da komulgatzen; ez eta konfesoreak penitentziaz, mortifikazioz edo frogaren batzuek egiteko disponitzen duenetan ere. Eta dotrinaren falta, eta errore gaizto bat da pentsatzea bekatuak ez direla barkatzen, komulgatu arteraino.
Hala zuk hutsegin ez dezazun honetan ez duzu behin ere komulgatu behar konfesoreak agindu gabe, uzten duzula umildade handiarekin, ez joateko esaten dizunean; eta baldin agintzen badizu komulga zaitezela, prestatuko zara ondorengo kontsiderazio honekin.
|
|
|
|
 |