Orazio edo eskaria


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Larroka Aita »  Orazio edo eskaria

Aita Larroka



ORAZIO EDO ESKARIA





Ea zeruko nire etorkari aberatsa eta emaile ugaria! Bada etzera ostatu pobre honetara alferrik ailegatu, eta ez hutsik nigana etorri, ezpada ondasunez beterik, nire jaberik onena bezala. Ondo zure behartua nago. Baduzu nigan, non zure dohainak ondo enplegatu. Hona Jauna, zure oinetan eta begien aurrean nire arima triste beharra; horra nire begiak, mingaina, eskuak eta beste sentidu galdu eragabeak direna zuk erremediatu, zure bedeinkapenez bete eta zure antzera egiteko.

Nondik eskatzen hasi ez dakit Jauna. Zuk nire berri hobeto dakizu, eta zuri gustu emateko zer ondoen dagokidan. Zu zerbitzatzeko, zure borondate gozoa nire etxeko eta kanpoko lanetan, nire estutasun eta arnas guztietan beti egiteko, zure grazia egidazu; eta horrekin aberats eta zorionekoa beti izango naiz. Amen.















     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org