Beste zenbait bertso


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Lazkano Patxi »  Beste zenbait bertso

Patxi Lazkano



Beste Zenbait Bertso



Iru bertso auek, lagun batek jarri arazi zizkidan, nun giñan orain gogoratzen ez bazait ere:

Bertso batzuek jartzera nua,
nere amiga Juanita,
negar-malkuak saltatzen zaizkit
ori pentsatzen jarrita:
zu mutillakin pasiatutzen,
ni gerrara etorrita,
paradero ona eman dirazu
emen orla ibillita.
Juanita, oso zalla dago orain
nere biyotza poztutzen,
egunez bero egonagatik
gabaz gerade oztutzen;
illunpietan guardiyan da
egunez zorriyak iltzen,
ez zu bezela neri utzita
bestiakin pasiatzen.


Lenago biyak ezkondutzeko
eman zendidazun itza,
bañan aspaldi alkarrengatik
aparte samar gabiltza,
ondo badakit, ni engañatzeko
asmua artuta zabiltza,
pentsatutzen det konserbatzia
zure zarrallaren giltza.


Lagun ori gero ezkondu zan, bañan ez dakit zer famili zuan. Donosti’ra asko etortzen zan ta antxe alkar ikusten genduan. Esaten nion:

Zer modu?

Ta arek auxe esaten zidan beti:

Izurratua niok. Barren guztiak ustelduak zeuzkat.

Ta il zala lau edo bost urte badira.

Etxera karta egiterakoan, bertso bakarra ere askotan bialtzen nuan, anaiarentzat. Batean auxe:

Triste niok ni emen
andregaien faltan,
bakar bat billatzeko
desiu galantan;
aspaldi asko ai nak
eskaxtutzen plantan,
baten señak bialtzik
ik urrengo kartan.


Beste batean:

Ara, nere anaia,
karta eskribitu,
zu zere nobiyakin
or zuzen segitu.
Nik billatu ezinda
oi nork erremeitu?
Erremeriyo danak
Jaungoikuak ditu.


Beste bi auek anaiak bueltan bialduak, artarako arte puxka bat bazuan-ta:

Orra, nere anaia,
esana aditu,
erremeriyo danak
Jaungoikuak ditu;
neskatxak pranko triste
dirade gelditu,
bateonbatek oiek
estaliko ditu.
Kontestatzeko artu
egin det idia,
jarri dirazulako
arrazoi-bidia;
nobiya billatze’zun
or saia zaitia,
ezin badezu, emen
dozenaka dia.


Nere erantzuna:

Nere anaia, orra
atera iria,
ontzat artua daukat
zure itz-biria;
neskatxak aidanian
dozenaka dia,
ni faltan nago eta
orrela obia.


Arek:

Kontestatuko dizut
zuri, anaia,
emakumiarekin
etzaitezen fiya;
lengo sentimentuaz
egin zaitez giya,
nola baitezun ori
gauza ugariya.


Ta nik:

Nere anaia, esango dizut
gauza bat oso klarua:
aizia baño ariñago da
zenbait gizonen burua;
justu ibilli biar omen du
irabazteko zerua,
negua da ta naiago det
nik infernuko su berua.


Badakizu: zer edo zer bialdu bear, ori bururatu eta ori jarri.

Beste bertso auek arrebari bialiak dira. Arreba ori Uba’ra ezkondu zan, reformatorioaren aurrean zegoan baserri batera. Bota zuten ori ere. Ortxe bizitu zan bera, bañan il zan. Iru alaba baditu, irurak ezkonduak.

Zure laguna bata Emili,
eta bestia da Justa,
biyetatik bat nere nobiya
ezin al leike ajusta?
Kontuk atera ditzela ondo,
oientzat besterik ezta,
neskazarren bat benik biar det
besterikan izan ez-ta.
Arreba, eman biar dizut nik
onelako abisua,
zure lagunak konsolatzia
dala gauza prezisua;
zure arrazoi maitagarri bat
badet goguan jasua:
zure lagunak amets eitia
ez da oso alkasua.


Orra, nere arreba,
Justa ta Engrazi,
nobiyua billatzen
nai danian asi;
orain mutilletatik
gutxi gera bizi,
azkar ibillitzeko
dizut adierazi.


Bañan Engrazi deskuidatuta jarri. Emili baitzan. Nik, ordea, bertsoa jartzerako Engrazi neukan buruan ta ura iskribitu. Emili ori orain Oikia’n bizi da.

Askotan, erri koskorretara joanda, zortzi bat egun pasatzen genduan. Ta, geldirik jartzen giñan denboran, batzutan iñora joateko dirurik etzan izaten, eta bestetan tabernik eta ezer ere ez, ta denbora pasa oiek jarri.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org