 |
|
 |
 |
|
Patxi Lazkano
|
Otxoki Nere Jaiotetxeari Bigarren Aldiz
|
Banuan beste sail bat ere Otxoki nere jaiotetxearentzat. Bigarrengo ori, andik urtebetera jarria. Berak esaten du. Baņan bertso auek etziran iņun azaldu:
Urte aundi bat igaro ondoren
berriro biar det asi,
gure bizitza nola dijuan
nai nuke adierazi;
len baserriyan oitua nitzan
ta gaur kalian naiz bizi,
bertan tapatuko ezpaziraten
etorri nitzan igesi.
|
Aitortuko det kale-etxian
ni zeņen triste naguan:
txori txiki bat kaiolan sartu
ta egoten dan moduan;
lengo paraje zarrak ikusten
izandua naiz lenguan,
esatia ere lotsa ematen dit
zeņen arlote daguan.
|
Gure arbolak bota dituzte
piko bat izan ezian,
txantxangorri bat moko luzia
zegon bere babesian,
adar gaņetik beira jarrita
zedozer esan nai zian:
bakardadian triste zegola,
ta ondoren segitzen zian.
|
Txoritxu ori agurtu nuben,
bueltatu nitzan atzera,
kale aldera jetxi asmuan
lengo biria artzera;
txepetxa ere an azaltzen da
txantxangorriyen antzera,
uste det ura etorri zala
nun nebillen galdetzera.
|
Xalapartaka egan egiņaz
etzan irteten aurretik,
ark etzuela iges egin nai
bera jaio zan lurretik;
zaukazkin penak erakutsitzen
saiatutzen zan gogotik,
lengo penaren berri-aldi bat
artu nuan beragatik.
|
Oiek utzita igo nitzaden
goiko Ametzagaņera,
piska batian an egon nitzan
begira andikan bera,
neroni jaio ta azi bitarte
bizitu nitzan lurrera,
esanaz: Gure baratzan frutik
ez dek emendik aurrera!
|
Auxen da lana, eziņ aspertu
gertatu dana esaten,
nik berriz ere adierazten det
jendiak jakin dezaten;
juan dan urtian triste nebillen
eta tristeago aurten,
kale-etxeko paretak ez du
fruta berririk ematen.
|
Nere denboran kale-zalia
egundaņo ez naiz izan,
erremeiorik etzeguen da
orrengatik jetxi nitzan;
oraiņ jendiak jakin dezala
zer posturetan gabiltzan:
kaiolan sartu ta erdi gosiak
daguen txoriyen gisan.
|
Negar-malkuaz bustitzen ditut
arpegiko bi musuak,
sentimentuaz lagundutzen dit
barrutik biyotz gaxuak,
diran bezela adierazteko
munduko nere pausuak;
ez dakiyenak jakin dezaten
orra nik jarri bertsuak.
|
Gaur kaletikan kantatutzen det
ta baserritik lenago,
garai batian bezin alaia
nere biyotza ez dago;
mingaņa daukat kantari baņo
memoritik urri nago,
bertso obiak jarriko nitun
barrutik trankil banego.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |