Kabi batean
Bost txori txiki,
Berua emanaz.
Danak alkarri,
Zeuden gaisoak
Kiskur ta geldi,
Bil-bill egiñik,
¡Zeñen polliki!
Biotz gogordun
Eiztari batek,
Ikusirik an
Txoritxo aiek,
Istanpatean,
Erruki gabe,
Artu gabe ere
Penik batere,
Tiro batekin
Iltzituen bi.
Irakurlea,
Maite nerea,
Nai nuke orain
Zuk asmatzea,
Laster ta prestu
Ta bat batetan,
Zenbat txoritxo
Ziran gelditu
Esan dizudan
Kabitxo artan.
1881
|
Kabian zeuden
bost txoritxuak
aitu bezela,
oso izutuak,
eiztari gogor
aren pausuak,
kontuban jarri
ziran gaisuak,
asmatu nairik
aren asmuak.
Ikusirikan
zuela altxatu
bere eskopeta
ta ara zuzendu,
tira baño len,
bostetik iru,
laster ta larri
ziran egatu.
Tiroak bada
antxen atxitu
zituen eta
illik lajatu,
ez bost txoritxo,
ez lau ta ez iru,
baizikan bai bi,
ezin mugitu
ta ziradenak
bertan gelditu.
|