IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Ilargiak Baleki bilduma

Ilargiak Baleki bilduma

ILARGIAK BALEKI



Ilargiak Baleki izeneko bildumak Paper Hotsak argitaletxeak sortu du Euskararen Udal Patronatuaren laguntzarekin. Donostiako Eskolarteko Hamabosgarren Lehiaketa Koldo Mitxelena Sarian parte hartu duten ikasle guztiek jasoko dute opari gisa. Bildumaren lehen bi aleak eman dira argitara eta ikasle bakoitzak horietako bat eramango du etxera sari gisa. Bi aleak hauek dira: Xabier Lizardiren Parisko Txolarrea eta Lauaxetaren Lili-negarra

Bilduma honen helburu nagusia haur eta gazteen artean euskal olerkariak eta olerkiak ezagutzera ematea da. Horretarako bi euskarri erabili dira: liburua eta CDrom-a.






LIBURUAK



Xabier Lizardiren Parisko Txolarrea poema jasotzen da lehen liburuan.

Lauaxetaren Lili-negarra poema bigarren liburuan.


Bi olerki horiek iradokitzaileak dira oso, irudimena lantzeko ezin egokiagoak dira eta irakurzaletasuna sustatzeko ere balio dute. Poema klasikoak diren arren, gaztetxoentzat oso aproposak dira.

Bestalde, liburuotan marrazkiek erabateko protagonismoa dute. Juanba Berasategi zinema zuzendariak egindako marrazkiak dira bertan aurki daitezkeenak.




CD ROM-ak





Liburuek Cd-rom bana daramate, liburuan argitaratu den poemari dagokiona. Cdrom hauek, hala ere, liburuaren garapena dira.

Elementu gehiago aurki daitezke bertan: olerkia, jokoak, puzzleak, hizkuntzen garapena (Euskara-Frantsesa)… Gaurko bi poetek errezitatzen dituzte poemok: Koldo Izagirrek Lizardirena eta Omar Nabarrok Lauaxetarena.

Juanba Berasategik, bestalde, liburuko marrazkiak marrazki bizidun bihurtu ditu. CDromaren dinamizazioaren ardura berea izan da.
Jarraian zehaztuta duzue CDromean aurki daitekeena:

Poemak euskara batuan eta jatorrizko euskaran daude jasota
Olerkariei buruzko infomazioa: biografia eta literatur azterketa
Poemarekin lotura duen informazioa: Paris historian, Parisi buruzko euskal poemak…
Olerkien testuetan oinarritutako ariketa pedagogikoak: sinonimoak eta antonimoak asmatu, euskara eta frantsesa baliokidetu, batua eta bizkaiera baliokidetu…
Poemen irudietan oinarritutako ariketa ludikoak: Irudien gaineko nabigazioa "puntu esanguratsuak" non dauden asmatzeko

Azkenik, aipatu, CDromaren edukina bi eratara ikusi daitekeela: filme baten antzera, ahotsak eta irudi mugikorrak (animazioak) jarraikortasunean ikusiz, edota orri-orri, klik eginez eta jolas eginez. Ikusle pasiboak zein aktiboak onartzen ditu.