|
Olinpiar Jokoetako protagonistak
|
GORA
|
|
|
Michael Phelps.
Mark Spitzen marka gainditu nahi zuen Phelps igerilariak (urrezko zazpi domina). Azkenean, lau urre eta brontzezko bi domina lortu zituen bakarka, eta beste bi urre errelebuetan.
|
Yelena Isinbayeva
Pertika-jauzilari errusiarrak urrezko domina zintzilikatzeaz gain, munduko errekor berria jarri zuen Atenasen.
|
Argentina
52 urte zeramatzan Argentinak urrezko dominarik lortu gabe Olinpiar Jokoetan. Atenasen, saskibaloian eta futbolean erdietsi zituen.
|
Hicham El Guerrouj
1.500 metroko bere proba gogokoenean urrezko domina erdietsi zuen, baita 5.000 metroetan ere Bekele etiopiar handiaren aurretik.
|
Tadahiro Nomura
Judoko izar handiena da. 60 kilotik beherako pisuan gaindiezina da. Azken hiru Olinpiar Jokoetan urrea eskuratu du.
|
Kelly Holmes
34 urterekin, eta 2002an erretiratzear egon ostean lesioengatik, 800 eta 1.500eko lasterketetan gailendu zen atleta.
|
BEHERA
|
|
|
Marion Jones
Abiadura probetatik at, luzera jauzian bosgarren izan zen. 4x100 errelebu taldearen deskalifikazioa eragin zuen.
|
Roger Federer
ATP zirkuituan jaun eta jabe, Olinpiar Jokoetan bigarren kanporaketan kalera joan zen Berdych txekiarraren aurrean.
|
Alexander Popov
Igerilari errusiarrak ez zuen lortu final indibidual baterako ere sailkatzea.
Taldeka ere ez zuen dominarik erdietsi.
|
Dream team
Bartzelona 92ko Olinpiar Jokoetatik, AEB izan da nagusi gizonezkoen saskibaloian.
Atenasen, ordea, zerutik lurrera eraitsi zuen Argentinak.
|
Paula Radclife
Maratoian nahiz 10.000 metroko lasterketan erretiratu egin zen negar batean.
|
Svetlana Khorkina
Gimnasta errusiarra jokoetako erregina izango zelakoan zeuden adituak, baina azkenean zilarrezko domina batekin konformatu beharra izan zuen.
|
|
| |
 |
 |
|