Luis Mari Zulaikaren Kirola egiteko 25 arrazoi liburuxkatik 11, 12, 13, 14 eta 15 arrazoiak azalduko dizkizuegu, apirileko ale honetan:
Portaera desegokiak: kirola egiteak (ardurak onartzen ikasiz, lagunak eginez eta lasaituz) portaera desegokiak baztertzen laguntzen du.
Droga-mendekotasuna: osasuntsu eta pozik bizitzen laguntzen digunez, ez dugu drogak hartzeko tentazio eta beharrik izango.
|
Gutxitu fisikoak: gutxitu fisiko eta psikikoek beren buruaz duten iritzia hobetzen laguntzen du, bai eta gizarteak pertsona horiek normaltasunez onartzen ere; finean, gutxituen integrazioa eta bizi-kalitatea hobetzen du.
Emakumea: emakumeei buruz gizartean hedatuak dauden hainbat aurreiritzi eta uste oker argitzen lagun lezake kirolak.
Herri-kirolak: gure kulturaren zati bat ezagutzen, baloratzen eta zaintzen laguntzen digu.
|