|
Kostaldetik doan eta Donostia Pasai San Pedrorekin lotzen duen errekuperatutako bide berria da. Groseko Mariaren Bihotza elizatik abiatzen da bidea, eta Luis Pedro Peņa Santiago itsas-ibiltokia jarraitu behar da bukaeraraino. Ibiltokiaren amaieran bide bat zabaltzen da. Antzinako trenbide txikiaren arrastoak ikus daitezke bertan. Hor hasiko da, hortaz, ibilbidea. Monpaseko hondakinak, Kutrallako iturri eta garbitokia, Ataloi haitzeko kobak, Txoritxuluak amildegia, Altuko ibarra, 200 metroko tunel bat, |
Platako itsasargia, eta Pasaiako behatokia igaroko dira, Pasai San Pedroko ontziralekuan ibilbidea amaitu aurretik.
Ibilbide osoa balizatuta dago, eta bere ezaugarriengatik, oinetako egokiak erabiltzea eskatzen du. Bi igarobide zail ditu, baina horiek saihesteko dauden beste bide alternatibo batzuk jarrai daitezke. Ibilbide ederra da bere osotasunean, paisaia ikusgarriak begizta daitezke, hiru elementuek itsasoa, zerua eta mendia bat eginez.
|