Surflariek, olatuak hartzeko, kokapen egokia behar dute lehendabizi, eta horretarako besoekin arraun egin behar izaten dute. Baina badakizu hori, hots, surf oholaren gainean besoekin arraun egitea kirol bihurtu dela? Halaxe da bai. Paddleboard deitzen zaio eta Hawaiien, Frantzian edo Australian arrakasta handia du.
Euskadiko Surf Federaziotik jakinarazi digutenez, Frantzian du jatorria kirol honek. Hego Euskal Herrian ez da apenas praktikatzen, baina Ipar Euskal Herrian dezente. Iaz, uztailean, Donibane Lohizune eta Donostia arteko paddeboardeko zeharkaldia antolatu zen, 34 kilometroko ibilbidea guztira.
Gutxi gorabehera 3,65 metro luze duen surf ohol baten gainean joaten da parte-hartzailea, eta etzanda edo belaunikatuta egin dezake arraun bere besoekin.
|
Besoekin sendo eta azkar arraun egitea da helburua, baina betiere indarra neurtuta, normalean distantzia luzeko probak izaten dira-eta. Ezagutzen den proba gogorrenak, esaterako, 120 kilometro ditu. Kuba eta AEB lotzen dituen Floridako itsasartetik ibiltzen dira parte-hartzaileak.
Kirol honetan espezialista onenak sorosleak dira edo itsas-salbamendutik datozenak. Bainulariak erreskatatzeko ohol aproposak dira paddleboardekoak, azkarrak eta erabiltzeko errazak. Probak taldeka burutzen dira, binaka, eta talde bakoitzak erabakitzen du zein puntutan ematen dion errelebua taldekideak. Errelebua eman behar diona taldekidearen alboan doan ontzian joan ohi da, eta bertatik jauzi egin behar du errelebua emateko.
|