 |
|
 |
 |
|
Ikastetxez ikastetxe
|
|
San Inazio Ikastetxea
|
Futbola da San Inazioko mutilek gogokoen duten kirola. Sara Santos
|
San Inazio ikastetxetik iparraldera begiratuz gero, Ategorrietako Galtzada Zaharra topatuko dugu, eta hegoaldera, Nafarroa Etorbidea. 19.521 metro koadroko azalera hartzen du ikastetxe honek, eta azalera horretan aipatzekoa da eraikin nagusiaren aurrean dagoen belar artifizialeko futbol zelai berria.
Zelai horixe da, hain zuzen ere, San Inaziok duen kirol instalazio aipagarriena. Aitor Mateos ikastetxeko kirol koordinatzaileak aditzera eman digunez, «duela gutxi egin da futbol zelai artifizial berria, eta zerbitzu paregabea ematen digu, gainera». Horrekin batera, ikastetxe honek estalitako bi saskibaloi bi pista eta estali gabeko beste bi ditu. Pilotan aritzeko eta bestelako jardueretako, berriz, pilotaleku estali bat ere badute.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskola kirola programanen barruan, «San Inazio eskubaloian, saskibaloian eta futbolean ari da lehian, eta egia esan behar badut, azken bi kirol hauek dute arrakasta handien ikasleen artean. Neskek nahiago dute saskibaloian jokatzea, zalantzarik gabe, eta mutilek, berriz, futbolean». Alde horretatik, hortaz, San Inazio ikastetxeko ikasleak, kirolak aukeratzeko orduan, tradizional samarrak direla esan daiteke.
1.300 ikasle baino gehiago ditu ikastetxe honek, eta Aitor Mateos bertako kiroletako koordinatzaileak azpimarratu digunez, «ikasle kopuru horri behar bezala erantzuteko kirol instalazio onak, aproposak eta modernoak ditugu. Alde horretatik ez dut uste ikasleak kexatzeko moduan daudenik».
Kirolari aipagarriak
Kirolari aipagarri bat baino gehiago omen dabil San Inazio ikastetxean, «eta horien artean, besteak beste, Ignacio Areitio 12 urteko gaztetxoa nabarmendu daiteke. Golfzale amorratua da eta bere adinekoen artean Espainiako Txapelketa irabaztea lortu du».
Aitor Mateos oso kontent azaldu da ikastetxeko ikasleek kirolarekin duten konpromisoa dela-eta. «Gustura aritzen dira kirolean, eta oso lehiakorrak dira, gainera. Kirolean aurrera jarraitu eta ondo moldatzen direnak San Ina-ziok dituen kirol taldeetan sartzeko aukera dute».
|
|
Kirol instalazio modernoak
|
|
1.300 ikasle baino gehiago ditu San Inazio ikastetxeak. Horiei behar bezalako erantzuna emateko, kirol instalazio aproposak eta modernoak ditu: pilotaleku estalia, lau saskibaloi kantxa –bi estaliak– eta belar artifizialeko futbol zelaia.
|
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |