 |
|
 |
 |
Egin ezazu saioa
|
Tiro Olinpikoa
|
Karabinarekin ere lehiatu ziren Donostiako Nazioarteko Sarian.
|
|
Tiro hotsak, arriskurik gabe
|
|
Olinpiar Jokoetako kirol zaharrenetakoa da tiroa. Ezezaguna askorentzat, Donostian ere praktika daiteke, zortzi urtetik aurrera.
|
Munduko espezialista onentsuenak bildu ziren hil honen hasieran Donostian egin zen Tiro Olinpikoko Nazioarteko Txapelketan. Askorentzat kirol ia ezezaguna izan arren, tradizio handikoa da. 1896ko estreinako Olinpiar Jokoetako egitarauaren barnean egon zen jada eta 1900ekoetan, berriz, kirol horretan lehiatu zen atleta kopuru handiena. Pierre de Coubertinek, hau da, Olinpiar Joko Modernoen sortzaileak, ere tiro olinpikoan jarduten zuen.
Eskopeta, karabina eta pistolarekin praktikatzen diren modalitate asko daude tiro olinpikoaren baitan, baina Gipuzkoan, karabina eta pistola pneumatikoarekin aritzen dira, batez ere. Ez asko, hori bai. Carlos Salinas Danbada klub donostiarreko presidenteak adierazi digunez, «zale gutxi dira Gipuzkoan honetan aritzen direnak». Arrazoi nagusietako bat zera da, ez dagoela tiro olinpikoa praktikatzeko aretorik. «Carmelo Balda frontoiaren azpian dagoen galerian aritzen gara, baina bestela, jai dugu!».
Bestelako irudia eman dezakeen arren, txikitatik egin daiteke tiro olinpikoa. «8 urterekin has daiteke. Dena dela, kirol honi heldu aurretik, federaziora jo eta lizentzia atera behar da. Horrek ziurtatzen digu zale guztiek kirol hau behar bezala praktikatzea». Hasieran, 30 bat euro balio duen karabina batekin hasi daiteke praktikatzen baina, hori bai, «serio samar hartu nahi bada, mila eurotik gora inbertitu behar da materialean». Karabina, eskopeta edo pistola, hori da aukera. Distantzia jakin batera jarri, itura apuntatu eta denbora tarte batean ahalik eta tiro zehatzenak egitea da xedea. Informazio gehiago nahi duenak jo dezala Gipuzkoako Tiro Olinpikoko Federaziora (Tel.: 943-468859).
|
|
Donostian praktikatzen diren bi modalitateak
|
Karabina pneumatikoa
Parte-hartzaileak: nagusiak, juniorrak, beteranoak eta emakumezkoak.
Armak: airezko karabina edo CO2 karabina. 177 kalibrekoa (4,5 mm) eta 5 tirokoa.
Distantzia: 10 metro.
Itua: 10aren zona=0,5 mm; zona beltza=30,5 mm.
Probatzeko tiroak: libreak.
Lehiaketa: 60 tiro edo 40 tiro (emakumeen kasuan).
Tiratzeko posizioa: zutik.
Denbora: 105 minutu (probatzeko tiroak barne) eta 75 minutu emakumeen kasuan.
Pistola pneumatikoa
Parte-hartzaileak: nagusiak, juniorrak, beteranoak eta emakumezkoak.
Armak: airezko pistola
edo CO2 pistola. 177 kalibrekoa (4,5 mm)
eta 5 tirokoa.
Distantzia: 10 metro.
Itua: 10aren zona=11,5 mm; zona beltza=59,5 mm.
Probatzeko tiroak: 5 tiro 20 segundotan.
Lehiaketa: 60 tiro edo 40 tiro (emakumeetan).
Tiratzeko posizioa: zutik.
Denbora: 105 minutu (probatzeko tiroak barne) eta 75 minutu emakumeetan. |
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |