 |
|
 |
 |
Mitoa
|
JOSE MARI OLAZABAL GOLFLARIA
|
|
|
Bola zuloan sartzen maisu handia
|
|
Euskal golfak eman duen jokalari aipagarriena da Jose Mari Olazabal hondarribitarra. 39 urterekin, 20 urte egin ditu profesionaletan, garaipen handiak eskuratuz tartean.
|
Jaio aurretik : Jose Mari Olazabal jaio aurretik, haurdun zegoela hain zuzen,
Jaizkibelgo golf zelaiko zuloetako banderak jartzen ibiltzen zen ama.
Sorlekua : Hondarribian jaio zen duela 39 urte.
Familia apalekoa : Txikitandik Jaizkibel bertan bizi izan zen; hurbilen zituzten etxekonekoak 400 metrora bizi ziren. Familia apal bateko semea zenez, ezin zuen golf zelaiko kidea izan, baina aitak eta aitonak golf zelaian lan egiten zutenez...
Bi urterekin : adin horrekin oparitu zioten golfean aritzeko lehen makila, eta garai hartan golf zelaian jende gutxi ibiltzen zenez, han aritzen omen zen bi urteko haurra, makilarekin denbora pasatuz.
Aurreneko garaipena : zazpi urterekin alebin mailako Espaniako Txapelketa irabazi zuen.
Profesionala : 1985ean igaro zen profesionaletara. Hogei urte bete ditu aurten, hortaz, profesionaletan.
Mastersa : AEBetako Augustako Masters entzutetsua irabaztea lortu du bitan (1994an eta 1999an). Horrez gain, beste makina bat garaipen eskuratu ditu: Belgikako Irekia (1988), Holandako Irekia (1989), Irlandako Irekia (1990), Kataluniako Irekia (1991), Benson and Hedges International (1990 eta 2000), Frantziako Irekia (2001), Mallorca Classic (2005)...
Erretiroaren atarian : 1994. urtearen amaieran, eskuin oineko behatz handian arazoak izaten hasi zen; arazo horiek oinaze bihurtu eta bi urtez gaixotasun arraro bati buelta eman ezinik ibili zen. Hilabete askotan bere etxean sartuta egon zen, ibili ezinik apenas.
Ametsa : British Open edo Britainia Handiko Ireki entzutetsua irabaztearekin egiten du amets.
|
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |