Sorlekua : Zarautz erdialdean jaio zen
1943ko martxoaren 1ean, familia handi batean, Makatza baserrian.
Futbola : hondartza etxetik ehun bat metrora zuen,
eta han hasi zen futbolean jokatzen.
Atezaina : La Salle bere ikastetxeko futbol taldera berandu iritsi zela-eta, atezain jarri zuten, eta ordutik, beti atezain.
Une latza : 1978an Betisen aurka jokatutako Kopako finala. Penalti jaurtiketetan erabaki zen txapelduna. Iribarri egokitu zitzaion azken penaltia jaurtitzea, eta Esnaola Betisko atezain gipuzkoarrak jaurtiketa geratu zion. Ondorioz, Betis txapeldun.
1962: urte hartako irailaren 23an debutatu zuen Lehen Mailan Athleticekin Málagaren aurka. 2-0 galdu zuten
zuri-gorriek.
Zamora Saria : 1969-70 denboraldian, Zamora Saria eskuratu zuen Lehen Mailan gol gutxien jasotako atezain gisa. 20 gol hartu zituen 30 partidatan.
Marka handia : Athleticekin Ligako partida gehien
jokatu duen jokalaria da: 466 neurketa eta 41.551 minutu. 18 urte egin zituen Iribarrek elastiko zuri-gorriarekin.
1980. urtea : futbolari izateari utzi, eta entrenatzeari heldu zion. 1886-87 denboraldian, Athleticeko lehen taldeko entrenatzailea bihurtu zen.
Euskadiko selekzioa : Euskadiko futbol selekzioaren hautatzailea da 1988. urtetik. Aurten, abenduaren 28an, Kamerunen aurka
ariko dira San Mamesen.
|
Sorlekua : 1954ko ekainaren 26an jaio zen Donostian.
Lehen geldituak :
umetatik futbolean jokatu zuen, eta Lengokoak klub donostiarrean igaro zituen bere lehen urteak futbolari gisa.
Debuta : 1975eko urriaren 22an debutatu zuen Realeko lehen taldearekin. Uefako partida batean, Atotxan egin zuen hori, eta Liverpoolek 1-3 irabazi zion talde donostiarrari.
Espainiako selekzioa : Espainia-Hungaria partida ofizialean debutatu zuen 1977ko martxoaren 27an, Alacanten. 1980ko Eurokopa jokatu zuen Espainiarekin, eta 1982an, Espainian jokatu zen Munduko Txapelketan aritu zen.
Huts historikoa : 1984ko Eurokopako txapeldunordea izan zen Espainiarekin, baina finalean, zoritxarreko jokaldi batengatik gogoratuko dute askok Arkonada. Platini frantsesak falta bat jauti, eta Arkonadari gorputz azpitik pasatu zitzaion baloia, Frantzia markagailuan aurretik jarriz horrenbestez.
Olinpiar Jokoak : 1976ko Montrealgo Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen.
Zamora Sariak : Ligan gol gutxien jasotzen dituen atezainari ematen dioten saria hiru aldiz jaso zuen Arkonadak 1980, 81 eta 1982an.
Realarekin : 551 partida jokatu zituen talde txuri-urdinarekin; Ligako txapeldun izan zen 1981 eta 82an; Europako Kopako finalerdietan aritu zen 1983an eta Kopako txapeldun suertatu zen 1987an. 1989an, 35 urterekin, erretiratu zen.
|