 |
|
 |
 |
Agenda... eta gehiago
|
GORA
Ainhoa Pagola Pistako txirrindularitzako Espainiako Txapelketan emaitza bikainak erdietsi zituzten ziklista gipuzkoarrek. Ainhoa Pagolak (argazkian, ezkerretik lehenengoa), 500 metrotan urrezko domina irabazi zuen, eta zilarrezkoa keirin eta abiadura probatan.
|
|
Viáfara Realeko jokalari kolonbiarra talde txuri-urdinaren lider bihurtu da, edo hala nahi du. Bere izaera ausart eta grinatsuarekin, lehen zeuden jokalari guztiak astindu ditu. Bazuen halako baten beharra Realak...
|
Tsunamiak, Gipuzkoan Otsaila erdialdean, irudi eder bezain ez ohikoak ikusi ahal izan genituen kostaldean. Zumaia eta Getaria artean, sei metrotik gorako olatuak altxatu ziren, eta horien gainean surfean `dantzatzera´ zale bat baino gehiago ausartu zen, bertan bildutako ikusleen gozamenerako.
|
|
BEHERA
Iker Fernandez Turineko Olinpiar Jokoetan aritu zen snowboardeko kirolari donostiarra. Finaletik at geratu zen, neurri handi batean epaileek ez zituztelako behar bezala puntuatu Ikerren bi saioak. Behera... epaileak.
|
|
Tau Baskonia Gasteizko saskibaloi taldea Europako onenen artean dagoela erakutsi du beste behin. Errege Kopa irabazi berri du finalean Pamesa Valenciari irabaziz. Handik gutxira, Euroligan, Bamberg talde alemana menperatu zuen bere etxean, eta ACBn, Pamesari irabazi zion berriro, Valencian. Aseezina da, zalantzarik gabe, Tau.
|
Pilotazaleak Oraindik ikusteke geunden pilotazale batek epaile bat erasotzea pilota partida batean! Bada horixe bera gertatu zen, Logrońon. Pilotazale batek epaile bat heldu, bultzatu eta astindu zuen partida amaieran.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |