 |
|
 |
 |
Agenda... eta gehiago
|
Eskolarteko Ibilaldi Neurtuak
Lezo, Donostia, Zumaia, Bergara eta Legazpin izango dira martxoaren 12an, aurtengo Eskolarteko ibilaldi Neurtuak. Informazioa, 943 461440 telefonoan.
|
|
Miarritze Anoetan ariko da berriro
Miarritzeko errugby taldeak Anoeta estadioan jokatuko du aurten ere Heineken Cupeko final-laurdena (apirilak 2, 18:00). Sale Sharks izango da bere aurkaria.
|
Udaberriko Bigarren Lasterketa
Martxoaren 19an jokatuko da Udaberriko Lasterketa. Ibaetako Campusean hasi eta amaituko da proba, eta korrikalariek hamar kilometro osatu beharko dituzte.
|
Lilatona, martxoaren 5ean
Emakumeek emakumeentzat antolatutako korrika lasterketa hau goizeko 11:00etan hasiko da, Alderdi Ederren. Bost kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte-hartzaileek Igentea kaleko helmugara heldu aurretik.
|
Eskimotaje ikastaroa
Eskimotaje teknika ikasi nahi duten piraguistentzako ikastaroa eskainiko da martxoaren 11, 12 eta 18an. Informazioa, Fortuna Kirol Elkartea (Tel.: 943 214900).
|
Iraupen-eskia ezagutu nahi?
11-14 urte arteko ikasleentzat iraupen-eskiko ikastaroa antolatu du Vasco de Campingek martxoko lehen bi asteburuetan. Informazioa, 943 271866 telefonoan.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |