Mendiko lasterketen egutegia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 28 2006/04 »  Mendiko lasterketen egutegia

Erreportajea


Malda gogorrak igo behar izaten dituzte korrikalariek lasterketan zehar.


Urnietan eta Oņatin, hasteko
Urnietan, apirilaren 9an, izango da aurtengo Gipuzkoako lehen mendi lasterketa. Urnieta-Adarramendi-Urnieta proba jokatuko da, eta aurten irteera puntuan iaz aritu ziren 106 korrikalariak baino gehiago izatea espero dute antolatzaileek. 13 kilometro pasatxoko ibilbidea osatu beharko dute parte-hartzaileek, eta iaz Ionut Zinka Gasteizen bizi den korrikalari errumaniarrak egindako marka bikaina hobetzen ahaleginduko dira (1 ordu eta 37 segundo). Informazio gehiago, 943-008328 telefono zenbakian.

Urnietako probaren ostean, apirilaren 30ean izango da Gipuzkoako mendiko proben bigarren hitzordua, Oņatin. Aloņako Igoera jokatuko da, 16,5 kilometro luze ditu eta Euskal Herrian antolatzen direnen artean, gogorrenetakoa da; izan ere, zortzi kilometrotan mila metro igoko dute lasterkariek, eta Aloņa edo Gorgomendi gaina da ibilbideko puntu altuena (1.238 m.). Informazio gehiago, www.oinati.org web gunean.


Euskal Herriko Mendiko Lasterketen Egutegia
Apirilak 9: Urnieta-Adarramendi-Urnieta (13,5 km). Informazioa: 943-008328.

Apirilak 23: Berako Mendi Maratoi Erdia. Informazioa: www.zalain.com/kross

Apirilak 30: Aloņako Igoera (Oņati, 16,5 km). Informazioa:www.oinati.org.

Apirilak 30: Bidarraiko Feria (16 km). Informazioa: www.baztandarrak.com.

Maiatzak 6-7: Euskal Trail (Baigorri ingurua. 80 km). Informazioa: perso.wanadoo.fr/euskalraid (bi egun, binaka).

Maiatzak 16-19: Euskal Raid (Baigorri ingurua. 180 km). Informazioa: perso.wanadoo.fr/euskalraid (lau egun, lauko taldeak).

Maiatzak 28: Zegama-Aizkorri Maratoia (42,195 km). Informazioa: www.zegama-aizkorri.com (Munduko Kopako bigarren proba)

Ekainak 4: Pagoeta Mendi Lasterketa (Zarautz). Informazioa: www.mundurat.net/pagoeta

Ekainak 10: Hiru Handiak XV. Iraupenezko Martxa (Zalduondo. 100 km). Informazioa: http://web.jet.es/javier13

Ekainak 18: Lakuntza-Aralar (28,5 km). Informazioa: www.lakuntza-aralar.com

Uztailak 1: Les Cretes du Pays Basque (Ezpeleta). Informazioa: www.force-basque.org/cdc.asp

Uztailak 2: Camille Extreme (Izaba). Informazioa: www.adi-ike.com (2006ko Euskal Herriko Txapelketa)

Uztailak 23: Alpino Galarleiz Maratoia (Zalla. 42,1 km). Informazioa: www.galarleiz.org

Irailak 23: Euskal Endurance (Baigorri). Informazioa: perso.wanadoo.fr/euskalraid

Azaroak 12: Karakate Igoera (Elgoibar). Informazioa: www.morkaiko.net