 |
|
 |
 |
Gipuzkoarrak kanpoan
|
|
Alberto Martinez
Sorlekua: Pasaia
Adina: 30 urte
Altuera eta pisua: 1,76 metro eta 69 kilo.
Taldea: Agritubel (Frantzia)
Txirrindulari profesionala: 1998 urtetik aurrera
|
Juanma Garate
Sorlekua: Irun
Adina: 29 urte
Altuera eta pisua: 1,75 metro eta 63 kilo.
Taldea: QuickStep Innergetic (Belgika)
Txirrindulari profesionala: 2000 urtetik aurrera
|
Martxoaren 26an lortu du Alberto Martinezek denboraldiko lehen garaipena. Nazioarteko Criteriumeko erlojupekoa irabazi zuen pasaitarrak. 1998an debutatu zuen Martinezek profesionaetan Euskadirekin, eta berehala etorri ziren lehen garaipenak. Debutatu eta urtebetera, 2001ean, Nazioarteko Criteriumean eta Euskal Herriko itzulian bigarren postuan sailkatu zen. Erlojupekoan, batez ere, txirrindulari iaioa da. 2002an lortu zuen orain arteko garaipen sonatuena: Nazioarteko Criteriumeko sailkapen nagusia. Euskaltel taldea utzi, eta 2004an Relax taldearekin aritu ondoren, Agritubel talde frantsesean dihardu orain.
Maiz burua galdu samarra izaten duen horietakoa da Alberto. Behin, jubenila zela, lasterketa batetik kanporatu zuten kaskoa ez jartzeagatik; beste behin, afizionatua zela, Kaiku taldearekin lasterketa batean parte hartu behar zuenean, konturatu zen bizikleta etxean ahaztuta utzi zuela.
|
Futbolari ona zetorren Juanma Garate txikia zela. lrungo Real Unión taldean jokatzen zuen, baina oinetako arazo batek futbola uztera behartu zuen, sendagileen aginduei jarraituz. Horren ondoren, bere aitonak bizikleta bat oparitu zion, eta bizikleta hartuta Salamancako Fuenteguinaldo herrira joan zen oporretara. Han, jaietako txirrindularitzako lasterketa irabazi zuen, gainera.
Afizionatuetan bere maila erakutsi zuen. 1999ko azken hilabeteetan zortzi garaipen lortu zituen, baina emaitza onak izan arren, inork ez zion profesionaletara jauzia egiteko aukerarik ematen. Azkenean, ltaliako Lampre taldeko zuzendaria zen Pietro Algeri italiarrak eman zion.
Lau urte egin zituen Lampren (2000-2004); iaz Saunier Duvalen aritu zen UCI ProTour barruan, eta aurten, QuickStep-en dabil. Lortutako emaitzen artean, 2001eko Vueltan etapa bat irabazi zuen; 2002an laugarren sailkatu zen Giroan eta iaz, bosgarren.
|
|
Kanpoan dauden beste Gipuzkoar batzuk
|
|
Espainia, Frantzia, Belgika eta Hegoafrikako taldeetan dabiltza Gipuzkoako zenbait txirrindulari profesional. Batzuk elitean, UCI ProTour delakoan, eta besteak talde apalagoetan. Denak, ordea, xede berarekin garaipena eskuratzea.
|
|
|
|
Aitor Osa
32 urte
Taldea: Liberty Seguros (Espainia)
Sorlekua: Itziar (Deba)
|
Unai Osa
30 urte
Taldea: Liberty Seguros (Espainia)
Sorlekua: Itziar (Deba)
|
Joseba Beloki
32 urte
Taldea: Liberty Seguros (Espainia)
Sorlekua: Lazkao
|
|
|
|
Mikel Astarloza
26 urte
Taldea: Ag2r (Frantzia)
Sorlekua: Pasai San Pedro
|
Iñigo Chaurreau
32 urte
Taldea: Ag2r (Frantzia)
Sorlekua: Pasaia
|
Peio Arritunandia
31 urte
Taldea: Barloworld (Hego Afrika)
Sorlekua: Mutriku
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |