Iņigo Eizagirre arbitroa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 29 2006/05 »  Iņigo Eizagirre arbitroa

Protagonista

Iņigo Eizagirre hondartzako futboleko arbitroa

Maiatzaren 14ean jokatuko diren finaletako bat arbitratuko du Iņigok.
ĢGurasoek jokalariek baino gehiago protestatzen duteģ
Estreinako urtea du Iņigo Eizagirrek hondartzako futboleko arbitro gisa, eta futbolariek baino horien gurasoek portaera askoz txarragoa izan ohi dutela azpimarratu du.
Arbitro ez ezik, futbolean ere jokatzen duzu, ezta?

Bai, Santo Tomas Lizeoko infantil taldean. Atzealdean jokatzen dut, eskuin aldetik, eta erasoan baino defentsa lanetan hobeto moldatzen naiz.

Eta zer moduz portatzen zara arbitroekin futbolaria zarenean?

Ondo, ondo, hala uste dut behintzat.

Zer duzu gustukoago, epaile izatea ala jokalari gisa aritzea?

Biak, baina futbolean jokatzea pixka bat gehiago; argi dut, ordea, etorkizunean zerbaitengatik ezin badut futbolean jokatu arbitroa izan nahiko nukeela.

Zer moduz portatzen dira futbolariak zurekin hondartzan? Asko protestatzen al dituzte zure erabakiak?

Denetarik dago, batzuk jenio bizikoak dira eta horiek protesta egiteko joera handia dute, baina zer egingo diogu bada... Dena den, jokalariak baino askoz okerragoak dira partida ikusten ari diren gurasoak, dudarik gabe.

Zergatik, bada?

Gurasoak direlako, dudarik gabe, gehien protestatzen dutenak. Askok ez dute erreparorik izaten epailea iraintzeko, baina badira ondo portatzen direnak ere, ez pentsa.

Iraintzen zaituztenean, egundokoak entzuterakoan, ez da erraza izango partida zuzentzen jarraitzea, ezta?

Kasurik ez egiten saiatzen naiz, ez dut beste erremediorik. Hori bai, gurasoen jarrerengatik behin baino gehiagotan zelaitik alde egiteko gogoa izan dut.

Nola bururatu zitzaizun futbol partidak arbitratzea?

Nire adiskide bat ere futboleko epailea da, berari galdetu nion zer egin behar nuen epaile izateko, eta halaxe hasi nintzen. Bera ere nire adinekoa da, eta hondartzan arbitratzen ditu partidak.

Txartel asko ateratzea gustatzen zaien epaile horietakoa al zara?

Behar denean bakarrik. Ez dut oraindik txartel gorririk atera, eta ea horrela jarraitzen dudan.

Aukera izango bazenu, zer nahiago zenuke, Munduko Txapelketa batean futbolari gisa jokatu ala arbitro izatea?

Futbolari gisa jokatzea, dudarik gabe!

Epaile onena?

Collina italiarra asko gustatzen zitzaidan. Oso ona zen, dena ondo egiten zuen!


NOR DA?

Izena: Iņigo Eizagirre.
Adina: 13 urte.
Sorlekua: Donostia.
Ikastetxea: Santo Tomas Lizeoa, DBH2.