 |
|
 |
 |
Agenda... eta gehiago
|
Josune Bereziartu Eskalatzaile gipuzkoar honentzat ez dago horma gaindiezinik. Oraingoan, 8b+ graduko pareta bista estiloan igotzea lortu du. Gizonezko gutxi batzuek lortu dute hori egitea munduan, baina orain, emakumezko bat sartu da talde pribilejiatu horretan.
Tatyana McFadden AEBko 16 urteko atleta elbarritu honi arrazoia eman dio epaitegi batek. Horren arabera, bere institutuko atletismoko probetan lehiatu ahal izango da. Epaitegira joan aurretik, ez zioten uzten McFaddeni.
Aitor Gonzalez Euskaltel-Euskadiko ziklista gipuzkoarra lehiatzeko moduan da berriro ere. Bitamina-konplexu bat hartzeagatik positibo eman zuen, baina produktu hori aizunduta zegoela frogatu dute. Orain, garbi ez dagoena da zein talderekin ariko den.
|
|
BEHERA
|
|
Futbola Futbola behera jarri dugu, izan ere kirol honentzat galera handia izango da Zidane bezalako izar batek, arrista batek, agur esatea futbolari. Alemaniako Mundiala amaitu eta gero erretiratuko da Real Madrideko erdilari aparta.
Jan Ulrich Txirrindulari alemanak nahikoa lan izango du Tourrera sasoian iristeko. Lesio batek bere prestakuntza apur bat atzeratu du, baina hala ere, udazken-negu partean zaintzea asko kostatzen zaio. Riis, CSC taldeko zuzendariak aipatu duenez, «Ulrichen sasoi-puntua negargarria da».
Valentino Rossi Pilotu italiarra motoziklismoko izarra da, baina baita ahobero samarra ere. Azkenaldian bere aurkari guztiak larrutzen ez da nekatzen, Fernando Alonso Bat Formulako pilotua bera ere! Aztoratu samar dabil, itxuraz, italiarra...
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |