Egin ezazu saioa!


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 3 2003/04 »  Egin ezazu saioa!

Egin ezazu saioa!

Ba al dakizu

non zauden?


               

Orientaziorako

oinarrizko

bi elementuak




Iparrorratza

Non gauden jakiteko, gure ingurunea identifikatzeko eta aukeratutako lekura iristeko bide egokiena aukeratzeko, mapa eta iparrorratza behar ditugu. Tresna sinplea da iparrorratza. Imandutako orratza da, eta orratz horren muturretako batek beti iparralde imandua seinalatzen du.



Iparrorratzaren hiru elementu garrantzitsuenak eta erabilienak, berriz, honakoxeak dira: norabide gezia, iparralderako gezia eta orratz magnetikoa. Orientatzaileak tresna hau helburu askotarako erabil dezakeen arren, hiru zereginetarako erabiltzen du batez ere: norabidea finkatzeko, norabideari jarraituz korrika egiteko eta mapa orientatzeko.



Mapa

Topografikoak dira erabilienak, eta oso arau zehatzak kontuan hartuta egiten dira. Lurraren ezaugarri guztiak identifikatzeko balio du, angeluak zehazteko, bi punturen artean dagoen distantzia kalkulatzeko eta altuera nahiz lurraren malda zehazteko.



Lurraren ezaugarri diferenteak identifikatzeko, bestalde, ikur topografikoak kolore ezberdinetan egon ohi dira inprimatuta mapan. Oro har, sinbologiak berak ez du inolako lanik ematen mapak interpretatzeko.




Non nago?

Nondik joan behar ote dut?




Mendian zaudela galdera horiei

behar bezala erantzuteko,

orientatzen jakitea

ezinbestekoa da; mapa eta

iparrorratzaren laguntzaz,

noski!



Mendi orientazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren Eskola Kirolak programaren barruan eskaintzen den jardueretako bat da. Askok, baina, ez dute jakingo zer den mendi orientazioa. Esan dezakegu orientatzea non gauden jakitea, gure ingurunea identifikatzeko gai izatea eta aukeratutako lekura iristeko bide egokiena aukeratzea dela.

Kirol jarduera gisa, helmugara iristeko bide egokiena hautatu behar da; eta, horretarako, parte-hartzailearen inteligentzia, intuizioa eta erabakiak hartzeko gaitasuna aintzat hartu behar dira aintzat. Eta, nola ez, mapa eta iparrorratzarra erabiltzea derrigorrezkoa da.

Ume txikiak izan ezik, edonor ari daiteke mendi orientazioan. Hala, Gipuzkoako Mendizale Federazioak eta Foru Aldundiak gaztetxo gipuzkoarrei eskaintzen dieten mendi orientazio ikastaroa bi mailatan banatzen da:



Lehen maila: Orientazioa eskolan. Iparrorratzaren laguntzaz eskola inguruko mapa irakurtzen eta ingurune horretan batetik bestera ibiltzen irakasten da. Egun bateko saio teoriko-praktikoa izan ohi da.



Bigarren maila: Orientazioa mendian. Gipuzkoa menditsua dela aprobetxatuz, lehen maila egin duten ikasleek orientazio onaren eraginkortasuna frogatu ahal izango dute. Egun bateko saio praktikoa da.