Agenda


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 30 2006/10 »  Agenda

Agenda... eta gehiago

Jaizkibelgo Udazkeneko Igoera

Azaroaren4an eta 5ean izango da automobilismoko Udazkeneko Jaiz­kibelgo Igoera. Hilaren 5ean, 11:00etan, ekingo dio­te pilotuek le­henengo txandari.


Estudiantes eta Fuenlabrada

Azaroaren 5ean Estudiantes eta zazpi egun geroago Alta Gestión Fuen­labrada taldeak hartuko ditu etxean Bruesa Gi­puzkoa Bas­ketek, Illunben.


Scooterrak, Minimotoak...

Minimotoak, scooterrak eta promobikerreko motoak ikusi ahal izango dira lehian azaroaren 5ean, Olaberriako zirkuituan. Euskal espezialista onenak bilduko dira txapelketa ikusgarri honetan.


Lasterketa herrikoiak

Lasterketa herrikoietan parte hartu nahi duzuenok hori egiteko aukera ezin hobea duzue datozen egunotan. Hala, urriaren 29rako Lasarte-Orian izango da lasterketa, eta azaroaren 5ean Lau Haizeta zeharkaldia Garberako merkatalgunean hasita.


Hiru tenpluen ibilbidea

Vasco de Camping elkarteak azaroaren18rako Hiru Tenpluen ibilbide berri bat osatuko du; kasu honetan, Brinkola eta Arantzazu artean. Informazio gehiago, 943 271866 telefonoan.


Patinajeko ikastaroa

Izena eman duzuenok gogoratu urriaren 27tik 29ra izango dela Vasco de Cam­pingeko patinaje ikastaroa.