 |
|
 |
 |
Mitoa
|
Jesus Mari Zamora futbolaria
|
Argazkian, Zamorak Gijonen sartu zuen go
ospetsua. Horri esker, Realak liga irabazi zuen.
|
|
E
Molinoneko heroia
|
|
1981ean Realak titulua lortzeko balio izan zuen golagatik gogoratu izan da batez ere Zamora, Realeko jokalari ohia. Erdilari aparta, 14 urtez jokatu zuen Realean.
|
Sorlekua: Errenterian jaio zen 1955eko urtarrilaren 1ean; 51 urte ditu, horrenbestez.
Hastapenak: Don Bosco bere herriko taldean jokatzen hasi zen, eta Realak 1973an fitxatu zuen, Sansen, bere bigarren taldean aritzeko.
Realean debuta: 1975eko hasieran debutatu zuen lehen taldearekin (20 urterekin), eta hurrengo denboraldian jada, 1975-76an, lehen hamaikakoan finkatu zen zelai erdian. Taldeko joko-antolatzaile bihurtuko zen hurrengo 14 denboraldietarako.
Arrakasta handiak: 1979-80 denboraldian Ligan txapeldunorde geratu zen Realarekin; 1981ean eta 1982an bi liga jarraian irabazi zituen; 1982an, Superkopa; 1987an Errege Kopa eta 1988an, txapeldunorde izan zen Errege Kopan eta Ligan.
Zamoraren gola: hala ezagutzen da errenteriarrak 1982ko apirilaren 26an Gijonen sartutako golak. E Molinón futbol zelaian egin zuen, binako berdinketa balio izan zuen gola, eta bide batez Realari ligako titulua eman ziona. Partidaren amaieran egin zuen gola Zamorak, Real Madrideko jokalariak titulua ospatzen hasita zeudela.
Espainiako selekzioa: 1978ko abenduaren 21ean debutatu zuen Espainiarekin Italiaren aurka jokatutako adiskidantzazko neurketa batean. 1979-1982 artean selekzioan jokalari garrantzitsu bilakatu zen. 1980an Italiako Eurokopan jardun zuen eta baita 1982an, Espainian antolatu zen Munduko Txapelketan.
Erretiroa: 1989an erretiratu zen Realean hamalau denboraldi osatu ondoren, 588 partida jokatuta eta 79 go
sartu eta gero talde txuri-urdinarekin.
Entrenatzaile eta kontseilari: Raynald Denoueix entrenatzaile frantsesaren laguntzaile izan zen 2002-2004 artean. Gaur egun, berriz, Realeko administrazio kontseilaria da.
|
|
|
|
Ezkerrean, Denoueix entrenatzailearekin; eskuinean, Bakero aurkeztu zuenean Realeko kirol zuzendari gisa.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |