 |
|
 |
 |
Egin ezazu saioa
SKIBOARD
Snowboard eta eskien artean
|
|
|
Lehen begiratuan umeentzako eskiak diruditen arren, ez da hala. Skiboardeko eskiak mugimendu eta biraketa azkarragoak ahalbidetzen dituzten eski txikiak dira.
|
Snowboarda eta eskiatzea gustuko dituzula? Bada bi modalitate horiek nahasten dituen skiboard edo snowblade egiteko moduan zaude. Skiboard edo snowblade diogu, batzuk era batera eta besteek bestera deitzen diotelako neguko kirol honi. Eta hotsandiko izena badu ere kirol honek, ez pentsa beste munduko ezer denik.
Skiboarda gaur egun gero eta gehiago praktikatzen den modalitatea da. Eskien antzeko bi oholen gainean egiten da, eta ohol horietako bakoitzak 60 eta 110 cm arteko luzera dute. Lehenengo begiratuan umeentzako eskiak direla dirudi, baina kirol honen ezaugarri nagusiak dira ikasteko oso erraza eta praktikatzeko dibertigarria dela zeharo, zailtasun handirik gabe truku eta jauzi asko egin baitaitezke.
Ez da modalitate berri-berria, izan ere 1980ko hamarkadan sortutako kirola baita. Kneiseel neguko kiroletako produktuen marka batek Big Foot izeneko eski txiki eta dibertigarri batzuk merkaturatu zituen. Behatzen forma zuten eskiak ziren horiek, eta horien bitartez itzulipurdi eta biraketa azkarrak egin zitezkeen. Handik pixka batera, Salomón beste marka ezagun batek skiboard egiteko beste eski batzuk merkaturatu zituen, eta handik aurrera, denbora gutxian gainera, neguko kiroleko produktuak egiten zituzten marka guztiek skiboardeko eskiak egiten hasi ziren. Skiboardeko enpresa espezializatuak ere agertzen joan ziren pixkanaka-pixkanaka.
Erorikoetan, arrisku txikiagoa 60 eta 110 cm arteko eski oholak dira skiboarden erabiltzen dira, baina egungo joera nagusia 90 cm-koak erabiltzea da. Diseinuari dagokionez, erabiltzen diren materialak eski txiki horiei eman behar zaien erabilpenaren arabera aukeratuko dira. Fijazio xumeak dira, ez dute salto egiten (ohiko eskiekin gertatzen ez den bezala), eta eski labur samarrak direnez, erorikoetan min hartzeko askoz arrisku txikiagoa dago, fijazioak ez askatuta ere. Oso erraza erregulatu daitezkeen lokarriak ditu, edozein eratako botara moldatzen direnak.
Skiboard egin nahi duenak materiala eski estazioetan alokatzea besterik ez du, eta askok ematen dute hori egiteko aukera. Modalitate dibertigarria da, jauziak erraztasunez egitea ahalbidetzen du, baina horrez gain, eskiatzen ikasteko edo eskiatzeko teknika hobetzeko kirol aproposa da skiboarda.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |